(102) Antibiotikoen kutsadura ingurunean: transferentzia kate-trofikoan zehar
Laburpena
Azken urteotan, antibiotikoen kutsadura ingurunean areagotu da eta, honen ondorioz, eratorritako arazoak ere bai, bakterio erresistenteen agerpena esaterako. Antibiotikoen eta beraien degradazio produktuen presentzia monitorizatzeko beharrak, konposatu horiek guztiak ingurumeneko matrize desberdinetan kuantifikatzeko metodo analitikoen garapenaren beharra agerian uzten du, erresistentziak non eta nola sortzen diren argitzeko, besteak beste. Lan honetan hogeita-lau antibiotiko, hiru fungizida eta hauen degradazio-produktuak aldi berean analizatzeko metodo analitikoak optimizatu eta balioztatu dira barazkietan, lurzoru:konpost nahasteetan, simaurrean eta Eisenia fétida zizareetan. Metodoen sentikortasunak lagin errealetan traza mailan egon daitezkeen antibiotikoen kuantifikazioa egitea bermatu du, eta antibiotikoak kate-trofikoan metatzen diren ere aztertzeko aukera eman du.
