(10) Mn2O3-ZnO katalizatzailea metanolaren sintesirako, CO2-tik abiatuta hidrokarburoak ekoizteko bitartekari gisa
Laburpena
Berotegi-efektua eragiten duten gasen etengabeko igoera dela medio, CO2-a bahitu eta balorizatzeko prozesuek gero eta garrantzia handiagoa dute. Lan honetan, CO2-tik abiatuta hidrokarburoak etapa bakarrean (metanola bitartekari) ekoizteko prozesua aztertu da. Zehazki, bitartekari den metanola sintetizatzeko Mn2O3-ZnO katalizatzailea ikertu da. Alde batetik, katalizatzailearen kaltzinazio-tenperatura egokiena 400 ºC-koa dela ondorioztatu da. Bestalde, katalizatzaileak oxido-egoeran metal-egoeran baino hobeto funtzionatzen duela egiaztatu da. Azkenik, elikaduraren konposizioaren eraginari dagokionez, H2+CO elikatzean H2+CO2 elikatzean baino emaitza hobeak lortu dira, errezkzio-ingurunean dagoen ur-kontzentrazioaren ondorioz eta CO-aren erreaktibitate altuagoaren ondorioz.
