“Antropologia eta feminismoa: ezagutzaren ekoizpen kolektiboa eta kritikoa.”
Medikuntza ikasi zuen (UPV/EHU, 1983) eta zenbait urtez familia plangintzako mediku gisa lan egin zuen. Osasunaren eta generoaren arloko doktore-tesia egin zuen (Universitat de Barcelona, 1993) eta horrek gizarte-antropologiara jauzia egitea ahalbidetu zion. Badira hogeita bost urte Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) lan egiten duela. Bertan, irakaslea eta ikertzailea izateaz gain, Ikasketa Feministak eta Generokoak Doktorego-Programa eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldea koordinatzen ditu. Antropologia Feminista eta Gorputzaren Antropologia arloetan burutu ditu bere ikerketa gehienak. Hainbat saiakera idatzi ditu, horien artean: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (2004), Crítica del pensamiento amoroso (2011), biak Edicions Bellaterran argitaratuak, eta Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Lisipe, Susa, 2017). Bi poesia-liburu ere idatziak ditu.
Unibertsitate-ikasketekin batera Basauriko Emakumeen Taldean sartu zen, eta gaur egun Marienea Basauriko Emakumeen Etxeko kide da. Beste talde eta ekimen feministetan ere parte hartu du.

