Samara Velte --
Izena: Samara
Abizenak: Velte --
Ikasketak: Ikus-Entzunezko Komunikazioko Gradua
Jaioterria eta urtea: Zarautz, 1991
Gizartea, Politika eta Kulturan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik eta gaur egun Irakasle Laguntzaile Doktore gisara dihardu bertako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da (EHU, 2015), eta Diskurtso Ikasketetan masterduna (Pompeu Fabra Unibertsitatea, 2016). Diskurtsoaren analisia eta gatazka sozial eta politikoen bilakaera sinboliko eta kulturalak dira bere ikerlerro nagusiak. Aurretik kazetaritzan aritua da, nagusiki Berria egunkarian.
