Mendizaletasuna: mendi jardueren ikasketak (UPV/EHUren Titulua)

Aurkezpena
Mendizaletasuna oso errotuta dago gure gizartean. Ikusi baino ez da egin behar erakundeek eskeintzen dituzten datuak federatuen kopuruetan Euskal Herrian, eta historikoki izan duen esanahaia gure kulturan. Aurrehistoriako kobazuloetatik, mitologia, ertaroko menditik egiten ziren deiadarretatik pasatuz gaur egungo espedizio zientifiko edota kirol elitekoak, non euskaldunon presentzia hain hedatua eta mirestuta dagoen nazioarte mailan.
Graduondoko honekin, mendiari ikuspegi zabal eta integratu bat eman nahi diogu, esparru ezberdinetatik jorratuz oinarri akademiko sendo batekin.
UPV/EHUren Berezko Titulua da.
“Mendizaletasuna: mendi jardueren ikasketak” graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da eta 2015-2016 ikasturtean 1. edizioa burutuko da..
Ezaugarri orokorrak:
- Eskolak UEUko Eibarko egoitza akademikoan izango dira.
- Eskola-egunak ostirala (arratsaldez) eta larunbatak (goizez eta arratsaldez) izango dira.
- Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz.
DIRULAGUNTZAK
Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren on line irakaskuntzaren lerroa babestuko du hainbat dirulaguntza emanez. Laguntza hauek izena ematen duten gipuzkoarrentzat dira, eta matrikulatutako gipuzkoarren artean banatuko dira horretarako dugun kreditua agortu arte.
Helburuak
- Mendiarekin lotzen diren jarduerak ezagutzea esparru ezberdinetatik
- Mendia ardatza duten disziplina ezberdinen tratera ezagutu eta analizatu
- Kontutan harturik mendizaletasuna daukan erro sendoa euskal gizartean, titulu propioak eta unibertsitateak euskararen alde egin dezaketen lanari eutsirik, euskarazko profesionalak sortzea, euskararen aldeko apustua eginez
- Historikoki eta gaur egun, mendiak eskaini dezakeen irtenbide profesionaletan sakontzea eta jakitera eman
Edukiak
- Mendizaletasunaren gunea: mendia; geologia eta topografia funtsak
- Mendiko jardueren hedakuntza
- Mendiko jardueren entrenamendu eta errendimendua
- Mendiko jardueren patologiak eta tratamenduak
- Mendizaletasuna gizartean
- Mendiko jardueren planifikazioa
Metodologia
Gai interdisziplinarioa izanik, ikuspuntu anitzekoa, aurrez aurreko eskoletan arlo teorikoak garatzeaz gain, ikasleek ikerkuntza lan baten bitartez maila praktikoa garatu behar izango dute, ikasitakoa barneratuz eta landuz.
Nori zuzenduta
- Mendizaletasunaren oinarriak ezagutu nahi duten graduatu berriei
- Mendiaren esparru ezberdinetan lanean ari diren profesionalei
- Mendiko jardueretan sakondu nahi duen graduatuei
Aurreikusten diren jatorrizko titulazioak:
- Jarduera Fisikoa eta Kirol Zientziak
- Heziketa fisikoan espezializaturiko irakasleak
- Soziologia
- Ikus-entzunezko komunikazioa
- Geografia
- Ingurugiro zientziak
- ...