Testu pragmatikoen itzulpena fr-eu konbinazioan

Hasiera - Bukaera data: 2015ko uztailaren 9a - 2015ko uztailaren 10a (Osteguna-Ostirala)
Ordutegia: 9:00-12:00/14:00-16:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2015ko maiatzaren 25a
Matrikula-epearen bukaera: 2015ko uztailaren 1a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Egunerokoan itzultzen ari den jendeari, eguneroko jardunean sortzen zaizkion zalantzak eta arazoak ulertzen laguntzea eta aterabideak eskaintzea. Ikastaroak praktiko izan nahi du, itzultzaileen praktika abiapuntu eta helburu hartu eta egiten ari direnaz ohartzen laguntzeko pentsatua da. Ikasleak parte hartzera gonbidatuak dira, dituzten dudak eta beharrak azaltzera eta gogoetan parte hartzera.

Irakasleak

Helburuak

  • Itzulpen testu arin eta egokiagoak errazago egin ditzaten.
  • Itzulpen lanaren nondik norakoa uler dezaten, beren lanaz jabe daitezen.

Edukiak

  • Frantses eta euskal gramatika eta estilistiken konparaketa, zein bere hizkuntzan egokiak diren testu baliokideak sor ditzaten.
  • Euskarazko idazketa: euskara batua eta euskalkiak. Esaldi antolaera, puntuazioa, ortografia eta ortotipografia (siglak, laburdurak, komatxoak, tartekiak, letra larriak eta xeheak...). Hiztegia.
  • Itzulpen estrategiak.
  • Dokumentazio bilaketarako tresnak eta aholkularitza edota elkar laguntzarako tresnak.
  • Ikasleek lekarzketenak.

Metodologia

Benetako testuen gainean arituko gara, eguneroko lanari ahalbait hurbilen. Ikasleak beren testuak ekartzera gonbidatuak dira; ikastaroa hasi baino lehen, jadanik, igor dezatela testu bana; arazo gordinen bat edota bereziki gaitz gertatu zaion testuren bat, edota interesgarri zaion testuren bat igor dezala bakoitzak, testua, arazoak eta konponbideak azter ditzagun.

Nori zuzenduta

Itzultzaileei.

Jakintza-arloak