Psikologo Euskaldunen II. Topaketak.

Data: 2018ko ekainaren 16a (Larunbata)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2018ko maiatzaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko ekainaren 12a
Psikologo Euskaldunen II. Topaketak.

Aurkezpena

Asko dira Euskal Herrian psikologia arloan diharduten profesionalak, arlo eta zeregin profesional anitzetan banatuta. Beste arlo espezifikoagootan ere badira baina, eremu klasikoa hartuta, hezkutzan, psikologia klinikoan, zerbitzu sozialetan eta unibertsitatean (ikerkuntzan zein irakaskuntzan) dihardutenak aurkituko ditugu. Horietatik asko, gero eta gehiago, euskaldunak dira eta ezaugarri espezifikoz jantzita daude eguneroko jardunean eta, horietatik zati handi bat, UEUren gerizpean mugitzen dira. Jantzi horren aldetik nabarmenena da psikologoek erabiltzen duten hizkuntza eta murgilduta dauden testuinguru kluturala, batez ere gaztelerarekin eta frantsesarekin lan egiten duten profesionalekin alderatuta eta guzti horrek dakartzan berezitasuna. Beraz, gaur egun, inoiz baino gehiago, Psikologo Euskaldunen Toapketa egiteko beharrizana ikusten da, eremu desberdinetako esperientziak trukatu ahal izateko eta, batez ere, gizarte moderno honetako lan garrantzitsua betetzen duten profesionalen mesederako.

Eskuratu hemen kartela

Irakasleak

Helburuak

  • Psikologo euskaldunen indarguneak eta ahulguneak detektatzea
  • Psikologo euskaldunen beharrizanak diagnostikatzea eta horienganako asetze bideak aurkitzea
  • Psikologo euskaldunen komunikazio-sare sendo eta egonkorra antolatzea

Edukiak

  • Psikologo euskaldunen egoera gaur egun: diagnosi orokorra
  • Psikologo euskaldunak hezkuntza munduan
  • Psikologo kliniko euskaldunen arazoak, kezkak, proposamenak...
  • Gizarte zerbitzuetako psikologoen zeregina
  • Psikologiako ikerkuntza eta irakaskuntza unibertsitatean

Metodologia

  • Hitzaldi laburrak gaia kokatzeko eta eztabaidarako bideak markatzeko
  • Talde eztabaida arloka dinamika parte hartzaileen bitartez
  • Eztabaida orokorra, sintesi bidean eta etorkizunerako egitasmoak zehazte aldera

Nori zuzenduta

  • Psikologiako arlo desberdinetan lan egiten duten profesionalei
  • Psikologiako eta psikopedagogiako ikasleei
  • Zerbitzu sozialetako arduradunei
  • Gaian interesa dutenei

Jakintza-arloak