
Direktorio honek ikerGazte kongresurako LaTeX txantiloia duzu. Ikusi
'artikulua.tex' eta jarraitu bertako adibideak.

Txantiloia (eta artikulua) ganoraz erabiltzeko, garrantzitsua da euskarazko
silaba-banatzale erregelak instalatuak egotea, horretarako, CTANeko
'babel-basque' paketea instalatu behar duzu zure LaTeX banaketan. Debian edo
Ubuntu sistema batean bazaude, honako lerro hau exekutatzearekin aski da:

$ sudo apt install texlive-lang-french

* Emacs eta zuzentzaile ortografikoa
====================================

emacs editorea erabiltzen ari bazara, aukera duzu euskarazko zuzentzaile
ortografikoa erabiltzea. Horretarako, 'hunspell' programa instalatu behar
duzu, eta euskarazko hiztegia deskargatu. Debian edo Ubuntu sistema batean
ari bazara, honako komandoa exekutatzearekin asko da:

$ sudo apt install hunspell hunspell-eu

Bestela, instalatu hunspell bere web orritik, eta jaitsi euskarazko hiztegia
hemendik:

http://xuxen.eus/static/hunspell/xuxen_5.1_hunspell.zip 

Azkenik, .emacs fitxategian zera ipini behar duzu:

(setq ispell-program-name "hunspell")
(setq ispell-dictionary "eu_ES")

Horren ondoren, 'flyspell-mode' komandoa erail dezakezu oker idatzitako
hitzak azpimarratuta agertzeko.
