(89) Adberbioak aztergai: kategoriatasunaren auzia argitzeko zenbait gogoeta

Cecilia Fernández-Altonaga1
1University of the Basque Country (UPV/EHU)

Laburpena

Adberbioak beste edozein gramatika kategoriaren parekotzat, hala nola, izenaren edo adjektiboaren parekotzat, jo izan dira gramatika tradizioan (euskararako, ikus Azkue, 1925; Lafitte, 1944; Euskaltzaindia, 1991, 2021; Hualde eta Ortiz de Urbina, 2003; Salaburu et al., 2011–2019) baina, lan honetan, ikuspegi honek hainbat arazo teoriko dakartzala erakutsiko dut. Arazo teoriko hauek hizkuntzalaritza orokorraren eremukoak diren arren, nik, bereziki euskaraz, adberbioez edo kidekoez egin izan diren sailkapenen azterketa kritikoa egingo dut. Hala, agerian geratuko da euskaraz adberbio deitu izan diren hitzak gramatika kategorien teoriarako esanguratsuak izan daitezkeen hainbat zailtasun erakusten dituztela.

Gako-hitzak: Adberbioak, Gramatika-kategoriak, Morfosintaxia, Euskara