Udako Ikastaroak

Bazkide egin zaitez

49. Udako Ikastaroak 2021 #ElkarEkin

.

Hasiera ekitaldia:
Akademiatik herrigintzara, herrigintzatik akademiara jardunaldia.

    Iruñea, ekainak 25

.

Literatura eta politika: autonomiaren eta konpromisoaren auzia Euskal Herrian.
    Iruñea, ekainak 28
Udako Bertso Eskola.
    Iruñea, ekainak 29-30
Nafarroako konkistaren testuingurua eta ondorioak.
    Iruñea, ekainak 30
Euskalgintza eta Ekonomia Soziala (II. Topaketa): Ekonomia sozialaren tresnak euskalgintzaren erronkei aurre egiteko.
    Iruñea, ekainak 28

Nafarroako Gobernuarekin hitzartutako ikastaroak: Iruñean, ekainak 28-29.

  • Euskararen erabilera indartzea HHn: ikasleen euskararen erabilera eta ahozko gaitasuna lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako. (info+)
  • Euskararen erabilera indartzea LHn: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako. (info+)
  • Euskararen erabilera indartzea DBHn: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako. (info+)
  • Indarkeria matxisten kasuen arretan eta esku-hartzean begirada feminista. (info+)


Kimikaren ikaskuntza eta irakaskuntza Haur Hezkuntzatik unibertsitatera eta bizitza osora.
    Eibar, ekainak 28
Pedagogia feminista: lanketa poliedrikoa eskola eremuan.
    Eibar, uztailak 1
Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketa: Kimu berriak Euskal Hizkuntzalaritzan.
    Eibar, uztailak 2
Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. Bilkura: Euskal autoritateak finkatze bidean.
    Eibar, uztailak 1
H5P: eduki interaktiboak sortzeko ikastaroa praktikoa.
    Eibar, uztailak 1

.

Txikipedia hezkuntzan: txikitik mundura.
   
Eibar, uztailak 5
Kannabisa: kearen atzean ezkutatzen dena.
   
Eibar, uztailak 5
Filosofiatik ezabatutako emakumeak.
   
Eibar, uztailak 6

.

Krisia(k) eta burujabetza(k) sindemia garaian.
   
Baiona, uztailak 8-9
Pandemia eta Zuzenbidea: ezohiko neurrien azterketa Euskal Herritik.
   
Baiona, uztailak 7
Euskaraz beti eta hobeki, DUDAKEN hizkuntza tresna oinarri.
   
Baiona, uztailak 8
Euskalgintza irudikatzen: mapa, arbola eta beste zertzelada batzuk.
   
Baiona, uztailak 9
Euskara Eskuz Esku tresnaren aurkezpena: Euskaltzaindiaren arauak Iparraldeko testuinguruan.
   
Baiona, uztailak 9

.

Txatbot tailerra.
  
  Eibar, uztailak 13
Osasun Bakarra. Animalien, gizakien eta ingurunearen osasunaren arteko lotura.    
   
Eibar, uztailak 13
Krutwigen berrirakurketa bere mendeurrenean.    
   
Eibar, uztailak 14

.

''aterbean haize otzik?'' etxeaz hausnarrean.   
   
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, uztailak 12
Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada? (Jakin Jardunaldia).
   
Usurbil, uztailak 15-16
Wikipedia-Wikimedia editatoia 2021: zeharkako gaitasunak lantzeko akuilu.
   
Donostia, uztailak 16

.

.

>>> OHARRA: behin behineko izenburuak eta datak dira, egitarauak maiatzaren 17an argitaratuko dira.

...

ARGIBIDEAK

MATRIKULAZIOA

  • Maiatzaren 17an irekiko da.
  • Egitarauak izen ematea irekitzerakoan argitaratuko dira.
  • Izena emateko aukera zabalik mantenduko da ikastaroa hasi arte.
  • Izen-ematea UEUren webgunetik egiten da:  www.ueu.eus
  • Ikusi UEUren matrikulazio-araudia webgunean.

MATRIKULA-PREZIOAK

  • Ikastaro guztiek prezio berdina eta bakarra izango dute: 25,00€
  • Matrikula-prezio berezia dagoenez, ez da ohiko deskonturik aplikatuko.
  • Ordainketa egiteko izena eman eta 15 eguneko epea dago, epe hori igarota ez bada ordainketarik jasotzen, izen-ematea bertan behera geldituko da.

DIRU-LAGUNTZAK (info+)

  • Hainbat udalek beren herritarrei diru-laguntzak ematen dizkiete, ikusi zerrenda gure webgunean eta galdetu zure udalean.
  • Informazio guztia: Diru-laguntzak orrian.

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

  • COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.

EGOITZAK ETA OSTATUAK

  • Udako ikastaroen ohiko egoitzak hauek dira: Eibar, Baiona eta Iruñea.
  • Beste tokiren baten emango balitz ikastaroa, orrian bertan adieraziko da.

.

INFORMAZIO EGUNERATUA ETA JARRAIPENA:

Ikastaroen egitarauak aldatu egin daitezke, web gunean egongo da informazio eguneratua.

Jarraitu ikastaroen berri ondoko kanaletan:

.
Informazio gehiagorako:
Irati Iciar (Udako Ikastaroen koordinatzailea)
tel. +34 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus
www.ueu.eus