Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Soziolinguistika

Euskara gaitasuna lantzen: Interneteko baliabideak ezagutuz.

  • Data: 2021(e)ko uztailaren 9a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Ostirala. 9:00-12:30 / 14:00-16:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko uztailaren 2a

Berrogeita hamar bat urtez Euskaltzaindiak garatu duen euskara batuak bere bidea egin du euskal komunitatean; Ipar Euskal Herrian ere bai. Haren beharra ez dute eztabaidatzen orain euskaraz idazten dutenek, eta gizarte-alor anitzetan sartua da, bai idatzian, bai ahozko moldean.

Halere, adituetarik kanpo, Ipar Euskal Herrian guti edo gaizki ezagutua dela ohartzen da. Batzuetan, tokiko hizkerekin nahasten da. Hiztun zenbaitek zalantzak badituzte: zein forma erabil testuinguru batean edo bestean? Zein da euskara batuan forma egokia? Haurtzaroan ikasi nuen forma hori erabil daitekea euskara batuan? Etab.

Ikastaro hau UEUk eta Euskararen Erakunde Publikoak elkarlanean antolatu dute.

Helburuak

  • Euskaltzaindiak ezjakintasuna, zalantza eta zailtasun horiek kontuan hartuz, Euskara eskuz esku (EEE) tresna sortu du arauen aurkezteko era sinplifikatuan: www.euskaltzaindia.eus/eee. Arauen aurkezpenean Iparraldeko hizkeren berezitasunak azpimarratzen dira. Adibideetan Iparraldea eta euskara batuan onartzen diren Iparraldeko formak lehenesten dira. Hau da elkarrekin ikastaroan aurkituko duguna. Gainera, euskara batua Iparraldeko hizkuntza-testuinguruan kokatzeko, euskarri batzuk kontsulta daitezke EEEn: lekukotasun-bideo, ahoskeraren audio-grabazio, aurkezpen testu batzuk.
  • Ikasleek ITZULI eta ITZULI+ tresnak ezagutzea. Bi tresna horiek nola eta zertarako erabili behar diren ikastea. Hobekuntzak eta etorkizuneko garapen berriak ezagutzea.
  • Mundu digitalean euskarazko hizkuntza-baliabideen berri ematea. Hizkuntza-teknologiak euskara bezalako hizkuntza gutxituentzat oso baliagarriak izan daitezkeela erakustea.

Nori zuzendua

Helburuko erabiltzailea Iparraldeko euskaldun alfabetatua da, euskara batua erabili nahi duena: irakasleak, ikasleak, hizkuntza-teknikariak, euskara idatzia erabiltzen dutenak eta, jende horretaz harandian, diasporan edo Hego Euskal Herrian gai horretaz interesa duena.

Egitaraua

2021-07-09
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-12:30

Baliabide digitalak euskararen lagun.

  • Klara Ceberio. (Alemaniar Filologian lizentziatua eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduan Masterra duena. Elhuyar Fundazioko Hizkuntza-baliabide eta -tresnen arloko arduraduna.)
  • Saroi Jauregi. (Euskal Filologian lizentziatua eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza masterra duena. Elhuyar Fundazioko Hizkuntza eta Teknologia Unitateko komunikazio-arduraduna.)
  • Igor Leturia. (Informatikan lizentziatua eta doktorea da Hizkuntza Teknologietan. Elhuyar Fundazioko Hizketa Teknologien arloko arduraduna da Elhuyarren.)

 

Teknologia berriek berrikuntza asko ekarri dituzte hizkuntza-teknologien arloan, gizarteko beste hainbat arlotan bezala. Elhuyarrek garatu dituen tresnen berri emango dugu, eta euskara egunerokoan erabiltzen duten ikasle eta irakasleentzat, itzultzaile, kazetari eta bestelako profesionalentzat baliagarriak izan daitezkeen hizkuntza-baliabideak erakutsiko ditugu.

Hiztegietan, corpusetan edo testu-bilduma handietan ikusten diren azken joerak ikusteaz gain, adimen artifizialak itzulpengintza automatikoan eta ahotsaren sintesian nahiz ezagutzan ekarri dituen aldaketen berri emango dugu.

14:00-15:30

Euskara Eskuz Esku tresnaren aurkezpena: Euskaltzaindiaren arauak Iparraldeko testuinguruan.

  • Battittu Coyos (Hizkuntzalaritza orokorrean doktorea da eta euskaltzainburuordea. Zubereran eta soziolinguistikan aditua da.)

 

Euskaltzaindiak orain arte finkatu dituen 192 arauetarik batzuk ikertuko dira. Ikusiko da nola Iparraldeko euskalkiak kontuan hartu dituen. Ahoskera, puntuazioa eta euskara estandarraren eta Iparraldeko ohiko hitzen arteko baliokidetza aztertuko dira ere. Bestalde euskara batua Iparraldeko testuinguruan kokatuko dugu, EEEren inkesta soziolinguistikoa, elkarrizketak eta aditu batzuek idatzi dituzten informazio testuak baliatuz.

15:30-16:30

ITZULI itzultzaile automatiko neuronala eta ITZULI+ tresna-barra: nola eta zertarako erabili.

  • Araceli Díaz de Lezana (Hizkuntza Plangintzaren arduraduna. Euskara Sustatzeko Zuzendaritza. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Eusko Jaurlaritza.)
  • Oscar Guadilla (Berrikuntza eta Behatoki Teknologikoaren arduraduna. Gobernu Digitala arloa. Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea.)

 

Iparraldean Eusko Jaurlaritzak garatu dituen bi tresna garrantzitsu aurkeztea. Nola eta zertarako erabili, eta eskaintzen dituzten funtzionalitateak ezagutzea. Tresna horiek erabilita, euskararen erabilera eta presentzia areagotuko da Iparraldean eta, laguntza-tresna horiei esker, erabiltzaileek euskara lanean edo eskolan erabiltzeko orduan konfiantza bereganatuko dute. Tresnak etengabe hobetzen eta osatzen ari dira eta gero eta aukera gehiago eskainiko dute.

 

 

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaroa doan da baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.