Udako Ikastaroak :: Soziologia

Krisia(k) eta burujabetza(k) sindemia garaian.

  • Hasiera-data: 2021(e)ko uztailaren 8a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko uztailaren 9a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Osteguna-ostirala. Osteguna: 9:00-13:00 // 14:30-17:00 eta Ostirala 9:00-13:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko uztailaren 1a

Garai inondik ere bereziak bizi ditugu. Hainbestetan erabili dugu une historikoaren aipua, ezen jada ez duen balio adierazi nahi dugunerako. Sistema kapitalista bezain zaharrak dira krisi ekonomikoak eta pandemiak ere izan dira sarri historian zehar. Oraingoan aldiz, krisi gehiago eta ugari pilatu zaizkigu eta trenbide ezberdinak elkartzen diren bidegurutze matxuratuan bezala, elkarren kontra egin dute krisi guztiek.

Ekologismoaren leloak hala dio: “globalean pentsatu, lokalean ekin”. Hala gabiltza gu ere, krisi horiei guztiei herri gisa nola aurre egin hausnartzen, antolatzen eta urratsak ematen. Alta, burujabetzen auzia inoiz baino premia larriagorekin mahai gaineratzen ari zaigu. Euskal Herriko emakume eta gizonon osasuna eta bizitza duina bermatu nahi dugun honetan, erabaki subiranoak hartzeko ditugun zailtasunak bere gordintasun osoan agerian jarri dira azkenaldian. Eta, hala ere, herri gisa antolatzen, ahalduntzen eta erabakiak hartzen dihardugu. Horretaz guztiaz hausnartu nahi dugu ikastaro baino, hausnarketa gune izan nahi duten topaketa hauetan.

Ikastaro hau Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

Helburuak

Krisi ekologikoa ate joka genuela abiatu genuen 2020. urtea. Aurretik, 2019ko martxoaren 8ko grebak zaintza krisia ere gure artean genuela mahai gaineratu zuen. Iazko martxoan ordea, pandemiak kolpatu, etxeratu eta kutsatu gintuen, osasun krisian bilakatuz. Horiek horrela, aurretik jada iragarritako krisi ekonomikoa gainera amildu zitzaigun. Aurreko guztiak gutxi ez eta gure herriraino iristen diren errefuxiatu eta etorkinek gogoratzen digute ere gure aberastasuna haien herrien miserietan oinarritutakoa dela eta horrek guztiak krisi humanitarioa ere sortzen duela. Krisi ugari eta burujabetza(k) gutxiegi.

Helburuak:

  • Gure garaiak eta beraz gure herriaren egoera ardazten duten krisi nagusien ondorioak mahai gaineratzea.
  • Krisi horiei guztiei esparruz esparru nola aurre egiten ari garen ikustaraztea eta hausnartzea.
  • Pandemia jada sindemia bihurtu zaigun garai honetan burujabetza ezaren ondorioez aritzea.
  • Krisiak gainditu eta jendarte eredu berri bat eraikitzeko herri gisa dugun burujabetzaren premiaz hausnartzea.
  • Aurrera begira ditugun erronken aurrean, balizko bide, ekimen eta proposamenak eztabaidatu eta adostea.
  • Topaketaren ondorioak laburbiltzea eta horiekin zer egingo dugun denon artean adostea.

Edukiak

  1.  Saioa: Krisien ondorioak, izaera eta zergatiak
  2.  Saioa: Burujabetza faltaren ondorioak eta beharrak
  3.  Saioa: Sindemia garaia ardazten duten elementu sinbolikoak: pandemiaren irudiak, diskurtsoak eta musikak

Metodologia

Saio bakoitzak hiru atal izango ditu:

  • Mahai-inguru moduan garatuko den plenarioa
  • Lan taldeak. Dinamika parte hartzaileez lagunduta.
  • Ondorioen bilduma

Nori zuzendua

Gaian interesatuta dagoen edonori.

Egitaraua

2021-07-08
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Ikastaroaren eta parte hartzaileen aurkezpena.

09:30-10:30

Ikastaroaren irekiera: Garai baten (hel)mugak.

  • Andoni Olariaga, Filosofoa (UPV/EHU)
10:30-11:00

Atsedena.

11:00-12:15

Lehen mahai-ingurua: “Itotzen gaituzten krisiak eta arnasa ematen diguten sareak”.

  • Yolanda Jubeto, Ekonomialaria (UPV/EHU)
  • Mirene Begiristain, Ekonomialaria (UPV/EHU)
  • Miren Aranguren (Emagin)
  • Idoia Zengotitabengoa, Soziologoa. (Iratzar)
12:15-13:00

Eztabaida lan taldeka.

13:00-14:30

Bazkaltzeko tartea.

14:30-15:45

Bigarren mahai-ingurua: “Krisien aurrean ahots propiorik gabe? Hitza hartzeko garaia!”

  • Elena Beloki, Antropologoa (Iratzar)
  • Txomin Poveda, Soziologoa.
  • Jagoba Zulueta, (Ipar Hegoa)
  • Egoitz Urrutikoetxea, Historian doktoregaia (Iratzar)
15:45-17:00

Eztabaida lan taldeka.

2021-07-09
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Sarrera: Iruditeriak, diskurtsoak, ikurrak eta erritualak Euskal Herriarekiko afektugintza (zahar)berriaren (bir)eraikuntzan.

  • Floren Aoiz, Historialaria (Iratzar)
09:30-10:30

Hirugarren mahai-ingurua: Kultura pandemia garaian (hausnarketa plenarioan)

  • Ximun Fuchs, Antzerki zuzendaria eta aktorea.
  • Eider Rodriguez, Idazlea eta Irakaslea (UPV/EHU)
  • Edurne Benito del Valle (Iratzar)
10:30-11:00

Atsedena.

12:00-13:00

Laugarren mahai-ingurua: krisiak eta burujabetzak nola irudikatu eta ahoskatu? (hausnarketa plenarioan).

  • Arantza Santesteban, Kultur arloko langilea, zinemagilea eta ikerlaria
  • Joseba Permach, (Iratzar, UPV/EHU)
13:00-13:30

Hausnarketa orokorra eta ikastaroaren itxiera.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.