Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Internet

Txikipedia hezkuntzan: txikitik mundura.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko ekainaren 28a

Hiru urte dira Txikipedia sortu zenetik, haur eta gaztetxoei zuzendutako Entziklopedia askea, eta dagoeneko esperientziak biltzen ari dira hezkuntzako hainbat esparrutan lanean. Eskola txikietatik hasita, Unibertsitateraino, eta Bigarren Hezkuntzako curriculumetik ikerketara. Ikastaro honek bi atal izango ditu: lehenengoan esperientzien trukea egongo da, hezkuntza maila bakoitzean egin diren hainbat ariketen zertzeladak. Ondoren, hurrengo urteei begira beste ariketa batzuk antolatzeko tailer praktikoa egingo da, guztion artean ariketa hobeak diseinatuz eta Txikipediaren eta hezkuntzaren arteko harremana sendotuz.

Ikastaro hau UEUk eta EWKEk elkarlanean antolatu dute.

 

Koordinatzailea: Galder Gonzalez Larrañaga, wikilaria eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko hezkuntza programako arduraduna.

Helburuak

  • Txikipediaren eta hezkuntzaren arteko harremanaz hausnartu
  • Konpetentzia digitalen munduan Txikipediak duen papera aztertu
  • Hurrengo urteetan garatzeko proposamen pedagogikoak egin

Edukiak

Goizean hiru mahai-inguru izango ditugu, adin tarte bakoitzean jada egin diren ideiak trukatzeko:

  • Lehen Hezkuntza eta Eskola Txikiak (9:30-10:30): Amaiur, Urdiain, Igeldo eta Orokieta
  • Bigarren Hezkuntza (11:00-12:00): Zumaia, Luberri, Ikastolen Elkartea eta Eskoletako Urmaelen Sarea
  • Unibertsitatea (12:30-13:30): Irakasle Eskolak, HUHEZIko matematikari buruzko ikerketa eta Itzulpengintza

Arratsaldean, lantaldeak egingo dira proposamen berriak jasotzeko, nahi duenak bere ideiak elkartrukatzeko eta hurrengo ikasturteetan egiteko proposamenak lantzeko. Txikipediak nola funtzionatzen duen praktikoki ikasteko aukera egongo da, behar dutenentzat.

Metodologia

Goizean, mahai inguruak. Arratsaldean, talde eztabaidak eta azalpen praktikoa.

Nori zuzendua

Batez ere irakasleak, eta pedagogian interesa duen edonorentzat. Ez da beharrezkoa IKTen ezagutza sakonik.

Egitaraua

2021-07-05
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-09:35

Ikastaroaren eta parte hartzaileen aurkezpena.

  • Galder Gonzalez Larrañaga, wikilaria eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko hezkuntza programako arduraduna.
09:35-10:30

1.mahai ingurua: Lehen Hezkuntza eta Eskola Txikiak.

  • Nora Salbotx, Amaiurko eskolako zuzendaria
  • Maiana Belaunzaran, Igeldoko IKT koordinatzailea
  • Orokieta,
  • Urdiain/Sakana.
10:30-11:00

Atsedenaldia.

11:00-12:00

2. mahai-ingurua: Bigarren Hezkuntza.

  • Mikel Arroiabe, Zumaia BHIko ikasketa burua eta wikilaria.
  • Alain Urizar,Luberri BHIko IKT koordinatzailea.
  • Ikastolen Elkartea, 250 baietz ekimena.
  • Eskoletako Urmaelen Sarea.
12:00-13:00

3. mahai-ingurua: Unibertsitatea.

  • Igone Palacios / Arantza Rico, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasleak, Zientzien Didaktika saila.
  • Nagore Ipiña, HUHEZIko Kolaborategiako kidea, Humanitate Digitalen bekaren irabazlea.
  • Koldo Biguri, Itzulpengintza irakaslea UPV/EHUko Letren Fakultatean, wikilaria eta Txikipediaren aitzindaria

 

15:00-17:00

Tailerra eta eztabaida.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.