Udako Ikastaroak :: Informatika

Eduki Interaktiboa sortu H5P erabiliz.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 25,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 25,00 €. Bazkideak: 25,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko ekainaren 24a

TALDEA BETE EGIN DA (21-06-17, 09:00). Itxaron zerrenda ireki dugu, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.

.

Eduki interaktiboa oso tresna interesgarria da irakasleentzat; beraien ikasleen inplikazioa handitzen laguntzen die, ikasleei informazioa hobeto atxikitzen laguntzen die eta ikaskuntza-esperientzia asko hobetzen du.

Gaur egun, gero eta tresna gehiago ditugu eduki erakargarriagoa sortzen laguntzen digutenak, oso modu sinplean gainera programatzen ikasi barik.

Horien artea H5P, hain zuzen ere, software libreko tresna bat, bai Moodle bezalako irakaskuntzarako plataformetan integratu dezakeguna, bai edozein webgunean ere.

Irakaslea

  • Susi Rodriguez Fernandez

    Informatikan ingeniaria eta E-learning zein irakaskuntzarako teknologietan espezializatuta. Elurnet enpresaren sortzailea, 2005tik, online irakaskuntza proiektuetan lanean aritu da.

Helburuak

  • Eduki Interaktiboa noiz eta zertarako erabili.
  • H5P eduki interaktiboa sortzeko tresna ezagutu eta erabiltzen ikasi.
  • Eduki interaktiboa zelan planteatu, planifikatu eta era azkarrean sortu.
  • Sortutako edukia berrerabiltzen ikasi, eta Moodle zein Wordpressen integratzen ikasi.

Edukiak

  • Eduki interaktiboa; zer da eta noiz erabili.
  • H5P tresnaren aurkezpena, ematen dizkigun aukerak eta sortu ditzakegun eduki mota ezberdinak (galdetegiak, aurkezpen interaktiboak, bideo interaktiboak, aurkezpen interaktiboak, dilemak, testua osatzeko edukiak....
  • Edukia sortu H5P erabiliz.(taldeka hainbat proiektu burutuko ditugu).
  • Edukiaren berrerabilpena, lizentziak eta integrazioa Moodleen zein Wordpressen.
  • Taldeen lana komunean ipini, eztabaidatu eta zalantzak argitu.
Egitaraua:
09:00-10:00  Eduki interaktiboa eta H5p tresna
10:00-11:30  Lehengo proiektua taldeka
11:30-12:00  Atsedena
12:00-13:30  Bigarren proiektua taldeka13:30-15:00  Bazkaltzeko tartea
15:00-16:00  Edukiaren berrerabilera, lizentziamendua eta integrazioa Moodle eta Wordpressekin16:00-18:00  Talde bakoitzak bere proiektuak komunean ipini eta eztabaida

Metodologia

Tailerra era praktikoan burutuko da.

Eduki interaktiboari buruzko sarrera teoriko txiki bat eman ondoren berehala jarriko gara martxan eta praktikarekin ikasiko dugu. Horretarako, taldeka hainbat proiektu gidatu burutuko ditugu, non partaideek hainbat eduki interaktibo ezberdin sortu beharko duten.

Nori zuzendua

Maila guztietako irakasleei.

Online formakuntzan aritzen den edozein profesionali ere.

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA (21-06-17, 09:00). Itxaron zerrenda ireki dugu, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.