Udako Ikastaroak :: Bertsolaritza

Udako Bertso Eskola.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 25,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 25,00 €. Bazkideak: 25,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko ekainaren 22a

Bertsolaritzari buruzko ikerketa eta gogoetak partekatzeko eta haietan oinarritutako tailer praktikoak egiteko gunea eskaintzea bertsozale, bertsolari, irakasle, aisialdiko begirale, zein kultura zaleei.

Ikastaro hau UEUk eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatu dute.

 

Mikel Laboa Katedra babesle.

Helburuak

  • Bertsolaritzari buruzko ikerketak partekatu eta haietaz gogoetatzea.
  • Bertsogintzako hainbat alorretan trebatzea gogoeta, ikerketa zein ariketa praktikoen bidez.
  • Euskal Herri osoko bertsozaleak zein bertsolari gazteak sozializatzeko gune berezitua eskaintzea.

Metodologia

Gaiak hitzaldi, tailer zein sorkuntzaren bidez landuko dira.

Nori zuzendua

Bertsogintzan, gai-jartzailetzan edo bertsolaritzaren ezagutza orokorrean sakondu nahi dutenen bertsozale eta bertsolari gazteentzat. Eta, oro har, kultura zaleentzat, irakasle, aisialdiko begiraleak… ere bai.

Egitaraua

2021-06-29
Ordua Edukiak Irakaslea
10:15-10:30

Ongi etorria eta ikastaroaren aurkezpena.

10:30-11:30

Hainbat bertsoaldi eztabaidagai, genero-ikuspegitik (tailerra).

  • Ane Labaka. Bertsolaria. Ikertzaile feminista. Erradikalak ginen ikuskizuneko kide. Txakur gorria kolektiboko kide.
11:30-12:15

Bertsolarien kantaeraz.

  • Maddi Soroa. Pedagogia espezialitateko goi-mailako ikasketak amaitu zituen Musikenen. Egun, Musika Arloko Ikerketan Masterra egiten ari da Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean.
12:15-12:45

Atsedenaldia.

12:45-14:15

Bat-bateko bertsoen kantaera lantzeko tailerra.

  • Maddi Soroa.
14:15-16:00

Bazkaltzeko tartea.

16:00-17:00

Agurraren aurretik.

  • Andoni Egaña. Euskal Filologian lizentziatua. Bertsolaria; lau aldiz Euskal Herriko txapeldun izandakoa. Idazle, zutabegile, gidoigile…
17:00-18:00

Gaiak, egitura eta aurkezletza: Nonbaitetik abiatu nonbaitera heltzeko.

  • Maite Berriozabal. Publizitatea eta Harreman publikoak ikasia. Euskararen arloan aritua lanean. Urteak daramatza gai-jartzaile lanetan plazan zein txapelketetan. Egun Azkue Fundazioan dihardu lanean.
18:00-19:30

Bertso saio baterako gaiak sortzeko tailer praktikoa.

  • Maite Berriozabal.
2021-06-30
Ordua Edukiak Irakaslea
10:15-10:30

Ongi etorria.

10:30-11:15

Bertsolaritzaren historia mediatikoa.

  • Antxoka Agirre. Kazetaritzan doktorea (EHU), bertsolaritzaren hedabideratzeari buruzko tesia bukatu berri.
11:15-12:00

Bertsolari gazteen mugimenduak: Hamaika Bertute.

  • Amaia Agirre. Euskal Filologian lizentziatua da. Bertsolari, gai-jartzaile eta bertsolaritza irakasle. Hamaika Bertute ekimeneko kidea izan zen.
12:00-12:15

Atsedenaldia.

12:15-13:00

Taldean bakarka. Bakarkako bertsoaldien prestaketa.

  • Alaia Martin. Ikusentzunezko Komunikazioan Lizentziatua. Euskadi Irratiko Zubiak irratsaioan gidoigile eta kazetaria da eta Zazpika astekarian kolaboratzen du. Bertsolaria.
13:00-14:30

Bertsolariaren presentzia (ariketa praktikoak).

  • Manex Fusch. Michel de Montaigne Unibertsitatean Ikuskizunaren Arteetan lizentziatu zen. 30 sorkuntza baino gehiagotan parte hartu du. Le Petit Théâtre de Pain konpainiaren sortzaile, baita Hameka lurraldeko kultur proiektuaren eragile ere. Egun Axut ! Kolektiboaren sortzaile eta eragileetako bat da. Zaldi Urdina obrako jokalari eta ekoizle. Hirutan lortu du Donostia Antzerki Saria.
14:30-17:00

Bazkaltzeko tartea.

17:00-18:30

Bertso saioa.

  • Bertsolariak: ikastaroko ikasleen saioa (4, 5 edo 6 ikaslerekin)
  • Gai-jartzaile: ikastaroko ikaslea(k) gai-jartzaile
  • Gaiak eta egitura ikastaroko tailerrean prestatutakoak
SAIO IREKIA izango da (aretoko aforoa bete arte).
18:30-19:00

Ikastaroaren itxiera.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.