Jardunaldiak :: Artea , Bideoa, Ikuskizunak, Antropologia, Komunikabideak, Soziologia
UEUk 2019an Humanitate Digitalen sustapenean hasitako ibilbidean beste aurrera pausu bat da urtarrilaren 24an irekiko den Humanitate Digitalak Euskal Herritik jardunaldia. 2019an “Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana” eta 2020an “Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte” jardunaldiak antolatu ondoren ekitaldi honetan gaia "Humanitate Digitalak Euskal Herritik. Posthumanismoaz, Posthumanismoez." izango da. Edizio honetan eskaintza eta topagunea digitala eta asinkronoa izango da, gaiaren lanketa beste aukera berri batzuetatik esploratzeko asmoz. Hiru ardatzen inguruan proposatuko den erakusketa digitalean parte hartzaileek Humanitate Digitalen inguruko baliabide eta edukiak jasoko dituzte eta haien inguruan hausnartzeko aukera izango dute.
Ekimen hau Errenteriako udalak babesten du, Humanitate Digitalen lerroaren baitan.
Babeslea:
JARDUNALDIAN PARTE HARTZEKO:
@Talaioskoop-eko kooperatibista. @Koop57_EH-ko kidea. Garatzailea, hacktibista eta hedabide kolaboratzailea.
Twitter: @teketen
Honako gai hauek aurkeztuko dira:
Jardunaldi asinkronoa izango da. Erakusketa digital formatora ekarrita, parte hartzaileek proposatutako eduki-ekoizpenak ikusteko aukera izango dute, bai eta horiei loturiko material osagarria.
Elkarrekintza online izango da Moodle plataformak eskaintzen dituen baliabideen bitartez.
Erakusketa/jardunaldia hilabetez egongo da zabalik eta parte hartzaileek nahi duten guztietan sartu ahal izango dira bertara.
Egunean bertan (urtarrilaren 24an) eta erakusketa irekita dagoen bitartean (hilabeteko iraupena izango du) ingurune digitalera sartzeko aukera izango da.
Hau da erakusketarako sarbidea.
Jardunaldiaren parte hartze ziurtagiria jasotzeko gune birtualean aurkituko duzun formularioa bete beharko duzu. Ziurtagiriak eskatzeko epea martxoaren 24a izango da eta ziurtagiriak apirilaren 20rako bidaliko dira.