Jardunaldiak :: Argazkigintza

Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketa: Kimu berriak Euskal Hizkuntzalaritzan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko ekainaren 25a

TALDEA BETE EGIN DA (21-06-14, 16:30). Itxaron zerrendan sortu da, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia daukazuka konfirmatu arte.

.

Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketak euskararen azterketa sinkronikoaren alorreko ikerlarion topaleku izan nahi du. Heterogeneoa da lan horretan gabiltzanon ikuspuntua, eta aniztasun hori erakutsi eta alor arteko elkarlana sustatzea du helburu topaketa honek, eta, zer esanik ez, jardun horretan gabiltzanon lana jendaurrean zabaltzeko plaza izatea ere bai.

Euskal hizkuntzalaritzak barnean aniztasun zabala hartzen duenez, oraingo topaketa hau euskararen azterketa sinkronikoari eskaintzea erabaki dugu: fonologia, sintaxia, bariazionismoa, semantika, dialektologia, edota psikohizkuntzalaritza bezalako gaiak landuko ditugu oraingoan. Asko dira egungo euskararen azterketaren azkenaldiko aurrerabideak, eta lan hori zabaltzeko leku egokia dugu honakoa. Ibilbidedun ikerlari zein master ikasle izan, tesilariak ahaztu gabe, denon bilgune eta erakusleiho izan asmo du aurtengo topaketak.

Topaketa uztailaren 2an izango da, Eibarko Markeskoa jauregian. Maia Duguinen (IKER UMR 5478, CNRS) sarrera hitzaldiak emango digu ongi etorria, eta bazkalostean Ane Odria (UPV/EHU) eta Ane Berroren (Deustuko U.) ekarpenaz gozatuko dugu. Tartean ikertzaileen aurkezpenak izango ditugu, eta poster-saio bat ere bai.

.

Jardunaldi hau UPV/EHUren Hizkuntzalaritza Teorikoko Taldearen (Eusko Jaurlaritza, IT1396-19) laguntzarekin antolatu da.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2021-07-02
Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-10:20

Harrera eta dokumentazio banaketa.

10:20-10:30

Jardunaldiaren aurkezpena.

10:30-11:30

Hitzaldi gonbidatua: Aditz-azken murriztapena mendeko perpausetan: euskararen hitz-ordenaren azterketa bat.

  • Maia Duguine (IKER-UMR 5478, CNRS)
11:30-12:00

Euskararen ahoskera eta hizkera-mailak: aldakortasuna aztergai.

  • Irati Urreta Elizegi (EHU)
12:00-12:30

Atsedena.

12:30-13:00

Muga politikoen eragin linguistikoa Garazin lekukoen oharmenaren arabera.

  • Alexander Artzelus Muxika (EHU)
13:00-13:30

Hitzaldi laburrak.

  1. Urtzi Arriola Fontecha (.): “Gasteizko euskaraz, zer?”
  2. Azler García Palomino (EHU): “Euskararen aldakortasunaren eragile sozialez teoria soziolinguistikoaren barruan.”
13:30-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-16:00

Hitzaldi gonbidatua: Arazo pertsonalak ditu inpertsonaltasunak.

  • Ane Berro (Deustuko Unibertsitatea) eta Ane Odria (EHU)
16:00-16:30

Hitzaldi laburrak.

  1. Isabel Etxeberria (EHU): “Unitate fraseologikoen agerpen-maiztasunak testu itzulietan eta ez-itzulietan.”
  2. Lorea Unamuno, Juan Abasolo eta Naia Eguskitza (EHU): “Euskara estandarra eta euskalkien arteko levelling edo berdintze-fenomenoa.”
16:30-17:00

Zenbat dira asko? Euskarazko zenbatzaileak aztergai.

  • Eukene Franco Landa (University of Miami)
17:00-17:30

Atsedena.

17:30-18:00

Euskarazko Polaritate Elementuen Interpretazio Existentziala.

  • Urtzi Etxeberria (IKER-UMR 5478, CNRS)
18:00-18:30

Hizkuntza-tratamenduak euskarazko ikus-entzunezkoetan: Dragoi Bolaren kasua.

  • Garbiñe Bereziartua eta Beñat Muguruza (EHU)
18:30-18:35

Azken hitzak.

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA (21-06-14, 16:30). Itxaron zerrendan sortu da, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia daukazuka konfirmatu arte.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.

Etiketak

UI49