Jardunaldiak :: Ekonomia

Euskalgintza eta Ekonomia Soziala (II. Topaketa): Ekonomia sozialaren tresnak euskalgintzaren erronkei aurre egiteko.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko ekainaren 21a

2019ko UEUren Udako Ikastaroetan, EHUren GEZKI Institutuak, UEUrekin eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, “Ikastolak eta Kooperatibismoa (I. Topaketa)” izeneko saioa antolatu zuen, Eibarren. Bi urte igaro dira eta orduan zabaldutako ildoari heldu nahi diogu berriz ere: “Euskalgintza eta Ekonomia Soziala” izeneko topaketak antolatu nahi ditugu aurten, GEZKIren eta UEUren arteko elkarlanari Euskalgintzaren Kontseiluaren parte hartzea gehituz eta #ElkarEkin leloari jarraipena emanez.

Topaketa honen bitartez, Euskararen eta euskal kulturaren aldeko herri-mugimenduen esperientzia aztertuko dugu, Ekonomia Sozialaren ikuspegitik. Euskalgintzako erakundeak publiko-pribatu dikotomiatik harago kokatzen diren subjektuak dira. Izaera komunitario nabaria dute, partehartzailea eta beraz, Ekonomia Sozialaren kontzeptuarekin bat egin dezakete. Topaketa honen azken helburua, erakundeon bilgunea izateaz gain, Euskalgintzak egun dituen erronkak mahai gainean jarri eta erronka horiei irtenbidea bilatzeko ekonomia sozialaren praktika ezberdinek eman ditzaketen aukerak aztertzea da.

 

Antolatzaileak: Enekoitz Etxezarreta (GEZKI), Iker Salaberria (Kontseilua) eta Unai del Burgo (UEU).

Helburuak

  • Euskalgintzaren eta Ekonomia Sozialaren kontzeptuen lanketa egitea.
  • Euskalgintzak baitan dauden ekonomia sozialeko esperientzia interesgarriak ezagutarazi.
  • Euskalgintzak Ekonomia Sozialaren alorrean dituen erronkei buruz hausnartu.

Edukiak

Topaketa honek 3 zati edo bloke nagusi izango ditu: aurkezpena eta kontzeptuen lanketa, esperientzian azterketa eta bukatzeko, Euskalgintzako erronkei buruzko eztabaida.

  • Lehen blokean, topaketen nondik norakoak aurkeztuko dituzte antolatzaileek, landu nahi dugun gaiaren inguruan UEUk, GEZKIk eta Kontseiluak dituzten ikuspegiak mahai gainean jarriz. Horrez gain, 3 hitzaldi “kontzeptual” izango dira lehen bloke honetan, Euskalgintzaren eta Ekonomia Sozialaren arteko lotura zehazteko asmoarekin: “Ekonomia sozialaren norabidea euskalgintzaren bidegurutzetan” (GEZKI); “Hirugarren olatu kooperatiboaz: 70. hamarkadako iraultza kulturala Euskal Herrian” (OLATUKOOP); “Berrikuntza soziala” (Elhuyar).
  • Bigarren blokean, zenbait Euskalgintzako zenbait esperientzia aztertuko ditugu, elkarrizketen bitartez, Ekonomia Sozialeko antolaketa moduak sektore desberdinetan lantzeko: Hedabideak, eskualde garapena eta eraldaketa zein berrikuntza alorretan.
  • Hirugarren blokean, mahainguru bat antolatu dugu, Ekonomia Sozialak Euskalgintzako erronkei aurre egiteko dituen estrategien inguruan. Hiru alor landuko ditugu: lana duindu, interkooperazioa landu eta komunitatea sendotu.

Metodologia

Aditu eta arituen hitzaldi eta azalpenen bitartez, moderatzaileek lagunduta. Entzuleen partehartzea ere bultzatuko da, galdera eta iradokizunak jasoz.

Nori zuzendua

Bereziki Euskalgintzako erakundeetako kideentzat zuzenduta, baita gaian interesa duen edonorentzat ere.

Egitaraua

2021-06-28
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-10:30

Aurkezpena eta kontzeptuen lanketa.

09.30-10:00. Topaketen aurkezpena.

  • Kepa Sarasola (UEUko zuzendaria)
  • Aitor Bengoetxea (UPV/EHUko GEZKI Institutua).
  • Paul Bilbao (Euskalgintzaren Kontseilua)

10:00-10:15. Ekonomia sozialaren norabidea euskalgintzaren bidegurutzetan

  • Enekoitz Etxezarreta (GEZKI Institutua).

10:15-10:30. Hirugarren olatu kooperatiboaz: 70. hamarkadako iraultza kulturala Euskal Herrian

  • Beñat Irasuegi (Olatukoop).
10:30-12:00

Elkarrizketak: Ekonomia sozialeko antolaketa moduak euskalgintzako jarduera ezberdinetan.

  • Hedabideak: Iban Arregi (Berria) eta Estitxu Eizagirre (Argia).
  • Eskualde garapena: Gartzen Garaio (Aiaraldea) eta Peru Aranburu (Errigora).
  • Eraldaketa eta berrikuntza: Olatz Dorronsoro (Emun) eta Jon Abril (Elhuyar).
  • Materialgintza eta hezkuntza: Koldo Tellitu (Ikastolen Elkartea) eta Joxemari Sors (Elkar).
Moderatzailea: Unai del Burgo (UEU, GEZKI)
12:00-12:30

Atsedena.

12:30-14:30

Mahai ingurua: Ekonomia sozialeko estrategiak euskalgintzaren erronkei aurre egiteko.

Partaideak:

  • Alizia Iribarren (AEK)
  • Aritz Zerain (Bertsozale Elkartea)
  • Jasone Mendizabal (Topagunea)
  • Iker Salaberria (Kontseilua)

 

Gaiak eta moderatzaileak:

  • Lan duina. Moderatzailea: Aitor Bengoetxea (GEZKI)
  • Interkooperazioa landu.  Moderatzailea: Arianne Kareaga (LANKI)
  • Komunitatea sendotu. Moderatzailea: Idoia Telleria (Olatukoop)
14:30-15:00

Itxiera.

Ondorioen azalpena, marrazkiz eta bertsoz, Txakur Gorria Kooperatibaren bitartez.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.