Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia

216 Hezkidetzan hezten

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko urtarrilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko maiatzaren 3a

Ikastaro hau astelehen eta asteazkenetan (maiatzak 3, 5, 10, 12, 17, 19, 24, 26) izango da.

Hezkidetzari orain arte ez zaio behar besteko garrantzirik eman haur hezkuntzan. Denborak erakutsi digu ordea, adin tarte honetan ere baduela garrantzia eta balioa. Haurrak eskolaratzen diren une beretik parekotasunezko harremanak lantzea komenigarria da.

Irakaslea

  • Bidane Antero Castellón

Helburuak

  • Hezikidetza kontzeptua ezagutzea, berari buruz hausnartzea eta indarra ematea.
  • Hezikidetzako teoriak ezagutu eta ulertzea.
  • Irakaslegoak kontzientzia hartzea hezikidetzaren kontzeptuaren inguruan.
  • Hezikidetza jokuak ezagutu eta eskolara hurbiltzearen esanahia ezagutu. Hau da, hezikidetza dinamikak gertutasunez ikus ahal izatea.
  • Hezikidetzan heztea baliabide paregabea da hezitzaile/irakasleontzat, beraz, baliabide bezala barneratu ahal izatea.

Edukiak

  • Zer da hezikidetza? Nola ezagutzen dugu kontzeptua hau?
  • Hezikidetzak haurraren garapen moralean duen eragina. Hezikidetzaren ikuspegi pedagogikoa.
  • Hezikidetzaren esparruak: hezkuntza ez formala, informala eta formala
  • Eskola eta hezikidetza: Zer egin dezake gaur egungo eskolak hezikidetzarengatik? Nola hezi hezikidetzan?
  • Irakasle (maisu/ maistra) eta hezikidetza. Nola barneratu kontzeptua hau hezitzaileok?
  • Hezikidetza eta joku pedagogikoak, ezagupen orokorrak.
  • Eskola eta hezikidetza: Zer egin dezake gaur egungo eskolak hezikidetzarengatik? Nola hezi hezikidetzan?
  • Irakasle (maisu/ maistra) eta hezikidetza. Nola barneratu kontzeptua hau hezitzaileok?
  • Hezikidetza eta joku pedagogikoak, ezagupen orokorrak.

Metodologia

Ikastaro egun bakoitza bi ordu ta erditakoa izanik, eskola hiru zatitan banatuko dugu:

  • Lehenengo ordu erdian: teoria emango da.
  • Ondoren, ordu betez: elkarrekin teoriak eztabaidatuko dira (ideien ekaitzak, roll-playing-ak, mahai inguruak…)
  • Ondoren, beste ordu betez: praktikak egingo dira: hezikidetzan hezi eta jolastu (hezikidetzan oinarritutako programak edo jolasak diseinatu, jolasetara jolastu eta hauek hezikidetzarako daukaten baliogarritasuna baloratu, talde lanak…)

Nori zuzendua

Haurreskoletako hezitzaileei

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759