Irakasleen formakuntza :: Pedagogia, Informatika, Internet

278 Interneten baliabideak erabiltzen ikasi: informazioa aurkitu

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko urtarrilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko ekainaren 7a

Ikastaroak hiru saio presentzial izango ditu. Ondorengo egunetan izango dira:

  • Ekainak 7, 21 eta 30

Ikastaro honetan, interneten, egoera bakoitzerako beharrezkoa zaigun informazioa modu eraginkorrenean bilatzen irakatsiko da.

Irakaslea

  • Uxune Martinez Mazaga

    UEUko bazkidea, Soziologian lizentziatua, giza baliabideen kudeaketan eta enpresa komunikazioan graduondoko ikasketak. Euskampus Fundazioko zabalkunde zientifikorako arduraduna eta irakaslea EHUko Ilustrazio Zientifikoko Graduondokoan eta Kultura Zientifikoko Masterrean.

Helburuak

Eguneroko lanean baliagarria izango zaizkizun IKT tresnen ezagutza eta erabilera sustatzea. Informazioa bilatu, iragazi, aztertu eta biltzeko moduak geureganatu.

Edukiak

  • Internet: informazio iturri nagusiaren ezaugarriak aztertu (informazio kopurua, atarien ezaugarriak, hizkuntza nagusiak, erabiltzaileen joerak, tendentziak...)
  • Informazioa nola bildu: nabigatzaileak, bilatzaileak, feed irakurleak erabilera aztertu eta inplementatu.
  • Informazioa kudeatzeko tresnak: iturri baliagarriak kudeatzeko tresnak eta hedapenak aztertu eta inplementatu.
  • Informazioa kudeatzeko aholkuak: informazio itogarria suertatu ez dadin informazioa lortzeko erabilera aholkuak ezagutarazi.

Metodologia

Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu, saio presentzialak eta on line irakaskuntza konbinatuz. Moodle plataformaren bidez edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiz plataformako foroen bitartez.

Nori zuzendua

Haurreskoletako hezitzaileei

Egitaraua

2010-06-21
Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:30

278 Interneten baliabideak erabiltzen ikasi: informazioa aurkitu

2010-06-30
Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:30

278 Interneten baliabideak erabiltzen ikasi: informazioa aurkitu

2010-06-07
Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:30

278 Interneten baliabideak erabiltzen ikasi: informazioa aurkitu

Matrikulaziorako argibideak

Haurreskolen Partzuergoa: 943821759

Oharrak

Ezinbestekoa:

  • Nork bere posta elektronikoa izatea
  • Internet konexioa
  • Eguneroko lanerako, ordenagailuan eta Interneten lan egiteko gai izatea: web orriak kontsultatzeko, testu fitxategiak sortzeko, posta elektronikoa erabiltzeko...

Babesleak

  • ez dago