Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Matematika

291 Matematika lantzeko esparrua Haur Hezkuntzan

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 33.00 ordu

Matrikulazio epea: 2018ko irailaren 10etik 28/ra, biak barne. IRAKASLEGUNEA

Matematikek eskatzen duten abstrakzioa lortzeko, gomendagarria izaten da, ekintza konkretu batzuk diseinatzea eta horretarako Piagetek ezarri zituen 3 ezagueretan oinarrituko gara.

  • Ezaguera fisikoa
  • Ezaguera logiko matematikoa
  • Ezaguera soziala

Ezaguera logiko matematikoak, abstrakzioaren atea zabaltzen digu baina berau, ezaguera fisikoa ( ikusten dena) eta ezaguera sozialaren ( hizkuntza) laguntzaz eraiki behar da. Ezaguera logiko matematikoa norberak sortu behar duen ezaguera mota da ,ez da kanpotik ematen den informazioarekin garatzen.

Beraz diseinatu behar ditugun ekintzek, umeei kapazitateak garatzen laguntzeko izan behar dira: erlazionatzeko kapazitatea, ondorioak ateratzeko kapazitatea, pentsatzeko kapazitatea eta problema bat ebazteko aurretik dakigun zerbait erabiltzea.

Aurrez aurrekoa: azaroaren 5ean eta abenduaren 10ean (17:30-20:30)

Irakaslea

Helburuak

  • Ikastaroaren gaira hurbildu eta sakondu
  • Gaiaren erabilpen-adibideak ezagutu eta euren erabilera sustatu parte-hartzaileen geletan
  • Geletan dinamika berritzaileak sustatu Matematikarako konpetentzia indartuz ikastaroan landutako baliabideak erabiliz
  • Matematikako multzoari dagozkion ideia giltzarriak, estrategia metodologikoak, baliabideak.
  • Sekuentzia/ tailerra/ ikasgune baterako ekintzen diseinua prestatu gelan inplementatzeko.
  • Matematika jorratzeko dauden errealitate desberdinak ezagutzea
  • Ikasketa-prozesu esanguratsua talde-lana, elkar eragina eta komunikazioaren bidez sustatzea.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea

Edukiak

  • Gaiaren esparrura hurbildu
  • Erabilpen-proposamenak
  • Partaideen proposamenen trukaketa eta euren arteko elkarreragitearen sustapena
  • Matematika irakasleen artean egindako lanen zabalpena
  • Gure rola aztertu
  • Zenbakikuntzara bideratzen gaituzten jarduerak prestatzeko estrategiak eman: erlazioa,sailkapena, ordenazioa, ezaugarriak antzeman, ezaugarri aldaketa
  • Kantitatearen kontzeptua landu, gehiago, gutxiago, berdin, zenbat gehiago.....
  • Kantitatearen arabera, parekatu, sailkatu, ordenatu, grafia antzeman
  • Eragiketak manipulatuz, zenbakiak konposatu eta deskonposatu material manipulatiboz
  • Hiru pausoz diseinatu, Bruner
  • Geometriaren inportantzia: espazio ezagutu, gure burua kokatu,ingurua aztertu, artea, edertasuna....

Metodologia

Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da. Materiala ondo ikusteko bideotutorialak egongo dira. Bideo horietan, material desberdinak praktikan nola jarri azalduko dugu eta horretaz gain apunte desbedinak emango ditugu. Ondoren, landutakoaren inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Amaieran, ikastaroko gaitasunetan oinarritutako proiektua burutuko da, ikastaroa borobilduz. Era berean, talde-dinamiketan (foroetan) norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

 

Nori zuzendua

Irakasleak orokorrean

Matrikulaziorako argibideak

Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila