Ikastaroak :: Hezkuntza

Hizkuntzen irakaskuntza: ahozko hizkuntza lantzen LHn

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko urriaren 31a

Ikastaroa ATZERATU egin dugu. Data berriak: azaroak 6 eta 13

LHn ahozko hizkuntza lantzeko ezaugarriak aztertuko dira eta berau lantzeko eta hobetzeko estrategiak, baliabieak eta ereduak ezagutu behar dira ahozkotasuna behar bezala eta eraginkor lantzeko ikasleekin. Gelan ahozkotasunari eman behar zaion garrantzia azpimarratu behar da ikasleek gaitasun horiek hartzen joateko, kontuan hartuta egun dugun errealitate soziolinguistikoa.

Informazio gehiago irakasleari eginiko elkarrizketa honetan: unibertsitatea.net

Irakasleak

  • Iker Legarra Gorostola

    Egun euskara irakaslea HABEren sareko euskaltegi batean. Magisteritzan lizentziatua. UEUko Glotodidaktika saileko kidea.

  • Ainhoa Uriarte Amuriza

    Egun euskara irakaslea HABEren sareko euskaltegi batean. Komunikazioan lizentziatua. UEUko Glotodidaktika saileko kidea.

Helburuak

• Ahozkotasunak dituen osagaiak eta ezaugarriak ezagutu

• LHn ahokoa lantzeko estrategiak landu

• Ereduak ezagutu eta sortu

Edukiak

• Hizkuntzen didaktika

• Gelako ataza komunikatiboak

• Estrategiak

• Ahozkoa ebaluatzeko jarduerak eta baliabideak

Metodologia

“Eginez ikasten” denez, egiten denaren gaineko hausnarketatik abiatuta, irakasleek bigarren hizkunta(k) irakasteko estrategia lagungarriak eta baliabideak aztertuko dituzte. Alderdi praktikoak hartuko du berebiziko garrantzia ikastaro honetan, beraz, gogoeta teoriko laburrak izango dira abiapuntu, geroago, ahozkotasuna geletan bultzatzeko eta lantzeko jarduerak garatzeko.

Ikastaroaren azken helburua ahozko ataza komunikatiboak proposatzea izango da.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Lehen hezkuntzan aritzen diren irakasleei eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 101/2021, martxoaren 31koa. Kreditu bat eta erdi (1,5) eskuratu ahal izango dira.

Halaber, ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko asistentzia izatea.

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, ikastaroa hasi baino astebete lehenago jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara.