Ikastaroak :: Hezkuntza

Scape room digitala sortzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko azaroaren 1a

Ikastaroaren datak: azaroak 6 eta 13

Teknika eta metodologietan ematen ari den berrikuntzak, esperientzia bidezko ikas-irakaskuntzak adibidez, metodo tradizionalagoak alde batera uzten ari dira. 

Jolas-esperientziak pil-pilean dauden honetan, gela kudeatzeko esperientzia izan daitekeen Escape Room edo Ihes-gela digital bat sortzea, irakasleontzako interesgarri izan daitekeen sistema gisa. Gai ezberdinak modu motibagarriagoan lantzeko aukera eskaini nahi zaio irakaslegoari.

Irakasleak

Silvia Bergillos Caballero. Haur Hezkuntzan diplomatua (Universidad de Burgos, Burgos, 2012). Azken urtean KZgunean formatzailea. IKT on-en irakaslea da.

Garazi Zabaleta Mendizabal. Telekomunikazio ingeniaritzan graduatua, ikus-entzunezko espezialitatean (NUP, Iruñea, 2010). Webguneen programazio eta diseinuan masterduna (CEI, Madril 2012). Pedagogia ikassea UHUNen.

Irakasleak

  • Silvia Bergillos Caballero

    Haur Hezkuntzan diplomatua (Universidad de Burgos, Burgos, 2012). Azken urtean KZgunean formatzailea. IKT on-en irakaslea da.

  • Garazi Zabaleta Mendizabal

    Telekomunikazio ingeniaritzan graduatua, ikus-entzunezko espezialitatean (NUP, Iruñea, 2010). Webguneen programazio eta diseinuan masterduna (CEI, Madril 2012). Pedagogia ikaslea UHUNen.

Helburuak

• Escape Room bat zer den ezagutu eta sortzea

• Escape Rooma sortzeko tresna batzuk ezagutzea

• Norberearen konpetentzia digitala garatzea

• Ikasleen konpetentzia digitala garatzen laguntzeko erremintak lantzea

Edukiak

• Escape Room digitalak bete beharreko irizpideak

• Hezkuntzarako egokia den Escape Rooma sortzea

• Sortutako Escape Room-ak ebaluatzea.

Metodologia

Hona hemen formazioak jarraituko duen eskema:

• Hasierako galderak: aurrezagutzetatik abiatzeko lanketa.

• Azalpena: gaiei buruzko azalpen teoriko laburrak eta aplikazioen inguruko azalpen praktikoak.

• Praktika: ikasleek errubrikak sortzeko tartea.

• Hausnarketa: egindakoa partekatzeko tartea eta egindakoari buruz hausnartzeko denbora.

• Ebaluazioa: nork bere burua, taldekideak eta gainerako taldeak ebaluatzeko tartea.

Momentu oro, zalantzak argitzeko eta galderak egiteko foroa irekita egongo da; hots, konfiantza giroa sortzea da helburua, prozesu guztian zehar sor daitezkeen duda, beldur, iradokizun, eta abarri erantzuna emateko. Ikasleak protagonista izango dira, beren ikas-prozesuari berebiziko garrantzia emanez.

Nori zuzendua

Escape Roomak  sortzen ikasi nahi duenari zuzenduta.

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 101/2021, martxoaren 31koa. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.

Halaber, ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko asistentzia izatea.

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, irailaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara.