Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Nafarroako irakurle taldeentzako formakuntza zikloa

Irakurle taldeen presentzia geroz eta handiagoa da Euskal Herrian. Talde bakoitzak modu autonomoan egin izan du lan, baina Nafarroako Irakurle Taldeek ahalegin berezia egin dute elkarren berri izan eta dinamika propioak partekatzeko. Formakuntza saio hauek irakurle taldeetan egiten diren irakurketetan sakontzeko gakoak eman nahi ditu, horretarako genero literario ezberdinetan ibilbide panoramikoak egingo dira, eta begirada feminista eta genero ikuspegia presente egongo dira, zehar-lerro gisa batzuetan eta helburu gisa bestetan.

Formakuntza zikloa, UEUk eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatu dute.

Urtarrilak 23

"Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz" jardunaldia otsailean

UEUk eta NOR Ikerketa Taldeak "Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz" jardunaldia antolatu dugu elkarrekin (Gasteizen, otsailaren 26an). Egun bizi dugun krisi eta aldaketa sozialaren testuinguruan ekimen eta aliantza berriak sortzen ari direlakoan gaude. Azken urteetan garatutako ikerketetan, feminismo, antirrazismoa, sozioekologia, kulturartekotasuna zein euskara lantzen dituzten kolektibo eta taldeen artean elkar aritzeko, harremantzeko eta eragiteko modu berriak gauzatzen ari direla baieztatu dugu, eta ikastaro honetan ere horiei erreparatu nahi diegu.

EGITARAUA IKUSI ETA MATRIKULA EGITEKO

Urtarrilak 22

Udako Ikastaroetarako proposamenik baduzu?

2021ean Udako Ikastaroen 49. ikastaldia egingo dugu eta hasi gara dagoeneko antolaketarekin. Edizio honetan malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna beharko dugula aurreikusten dugu eta testuinguru horretatik abiatuta egiten dugu deialdi hau ere. Beraz, data, toki eta zehaztasunak agertzen badira ere, momentuan #ElkarEkin eskaintza doitzeko beharra egon daiteke, ez baita erraza epe luzera planak egitea…

Ikastaro/Jardunaldi bat proposatu nahi duzu? Urtarrilaren 31era arte daukazu epea.

IKUSI DEIALDIA

Abenduak 05

"Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan" graduondokoa

Zabalik dago Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan UPV/EHUren Aditu Tituluan izena emateko epea.

Graduondoko honen helburua, hauxe da: osasun arloko profesionalak, ebidentzian oinarrituriko gaitasunak erdietsiz, osasun-arretan hizkuntzek duten garrantziaz jabetzea euren ibilbidean jarduera egokiak bermatzeko. Arretaren normalizazioan aurrera egiteko gaiaren inguruan sustrai sendoak ezartzeko ezagutza zabaldu eta partekatu nahi da.

INFORMAZIO GUZTIA ETA IZENA EMATEKO

Abenduak 02

UEUko irakasle izan nahi duzu?

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana, PREST_ GARA 2021/2022, osatzeko deialdia argitaratu berri du eta datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea zabalik da. UEUk, aurreko urteetan egindako bidetik, programa honetan parte hartuko du eta mezu honen bitartez, UEUrekin batera, PREST_GARA programan irakasle moduan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizugu. 

 Informazio osoa hemen duzu.

Abenduak 01

INGUMA datu-baseak 20 urte bete ditu!

UEUk kudeatzen duen INGUMA euskal komunitate zientifikoaren datu-baseak 20 urte bete ditu. Une honetan 11.835 egile, 43.541 dokumentu eta 16.609 artikuluren erreferentzia topatu daitezke bertan, klik batera. Urteurrena ospatzeko inguma.eus webgunea berritu dugu. Hedapena, kalitate-adierazleen lanketa eta produkzioa digitalizatzea izango ditu aurrera begirako erronkak.

Azaroak 29

GAUR Humanitate Digitalak Euskal Herritik I. Jardunaldiak

Abenduaren 18an, eta planeta osoko gizarteak kolpatu dituen krisialdi betean lehen jardunaldi inaugurual haren ondorengo kontzeptuala aurkeztuko dugu: Humanitate Digitalak Euskal Herritik I. Jardunaldiak, edo bere akronimo forman HDEH2020. Zertan lagun diezagukete digitalizazioak eta konputazio zientziek? Zentzua al du orain arte egiten ibili garena egiten jarraitzeak? Nola aldatu ditu giza-interakzioak ingurune digitalak? Nola eragiten dio teknologiak ikerketari berari? Goizean zehar oraindik izena emateko aukera izango duzu!

Azaroak 28

Aurten ere Durangoko Azokan izango gara!

Koronabirusa dela eta aurten Durangoko Azoka berezia izango dela argi dago, baina beti bezala UEU azokan izango da bai denda birtualaren bidez, bai eta Asier Larrinaga eta Pako Suduperen liburuen aurkezpenen bidez ere.

Aurten Durangoko azoka: Zu non, han DA!

Azaroak 28

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.