Juan San Martin beka 2021: FILOSOFIA

Juan San Martin beka 2021: FILOSOFIA -- Portada

Beka 9.000€koa da eta Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da, eta Juan San Martin eibartar ikerlari eta euskalzalea omentzea. Aurtengo deialdian parte hartu nahi dutenek FILOSOFIA arloko proiekturen bat aurkeztu beharko dute.

Bekara aurkeztu nahi dutenek eskaera eta dokumentazioa 2021eko irailaren 1etik urriaren 12ra bitartean (biak barne) aurkeztu beharko dute.

Informazio osoa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ikusteko sakatu HEMEN.