Natur Zientzien IV. topaketa egiten ari gara asteburu honetan #NZ4T

UEUko Natura Zientziak eta Euskalnatura taldeak  Natur Zientzien IV. Topaketa antolatu dugu Donostian asteburu honetan, Itsumustuka izenburupean. 

Topaketa hauek jaio ziren Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko. Azken urteotan, jasangarritasuna bezalako hamaika hitzekin bete zaigu ahoa. Egunero entzuten ditugu modan jarri diren hitz potolo hauek, aldaketa klimatikoa, ekologikoa, organikoa… eta dagoeneko esanahia galtzen hasi direla dirudi. Hori horrela, berezkoa duten garrantzia berreskuratzeko asmoz, aurtengo topaketak aldaketa globala izango du ardatz. Alde batera utziko ditugu Antartidako izotz-urtzeak eta Amazonaseko suteak, eta inguruko gatazkak izango ditugu jomuga.
2021/04/07

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.