Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Udako Ikastaroen matrikula zabalduko dugu maiatzaren 17an

Aurtengo Udako Ikastaroak prest ditugu eta maiatzaren 17an zabalduko dugu bertan matrikulatzeko epea. Ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 16ra bitartean antolatu dugu aurtengo eskaintza. Dagoeneko ikastaroen zerrenda lotura honetan ikusi dezakezu. Hasi kuxkuxeatzen!

Maiatzak 10

Frantziako hizkuntza gutxituen legea: argi izpi bat euskararentzat? Online hitzaldia

Maiatzaren 11an, asteartean, "Hizkuntza gutxituen aldeko legea Frantzian: argi izpi bat euskararentzat?" online hitzaldia egingo dugu arratsaldeko 18.00etan.

Bertan parte hartzeko izena eman behar duzu komunikazioa@ueu.eus helbidean.

Maiatzak 05

Irakaskuntza Masterra online: aurrematrikula zabalik

UEUk, UPV/EHUren zentro atxikiaren bidez, euskaraz eta online eskainiko du bigarren aldiz irakaskuntza masterra 2021/22 ikasturtean. Master honek DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea du helburu espezialitate hauetan: Natur Zientziak eta Matematika; Giza eta Gizarte Zientziak eta Hizkuntza eta Literatura. Guztira, 132 plaza eskainiko ditugu.

Aurrematrikula egiteko epea zabalik egongo da maiatzaren 31era arte. Informazio guztia eta izena emateko, HEMEN.

Apirilak 12

IKERGAZTE2021: matrikula zabalik!

Ekainaren 9, 10 eta 11an egingo da IKERGAZTE2021 kongresua, Gasteizen. Dagoeneko zabalik dago bertan izena emateko aukera!

Apirilak 11

Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean antolatutako ikastaroak

Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuarekin 2021erako elkarlan hitzarmena berritu dugu eta diziplina eta alor desberdinetako 15 ikastaro eskainiko ditugu DOAN urtean zehar. Matrikulak hurrenkera honetan onartuko dira: unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

Apirilak 09

Natur Zientzien IV. topaketa egiten ari gara asteburu honetan #NZ4T

UEUko Natura Zientziak eta Euskalnatura taldeak  Natur Zientzien IV. Topaketa antolatu dugu Donostian asteburu honetan, Itsumustuka izenburupean. 

Apirilak 07

ALDIRI 43. zenbakia kalean: Etxebizitzaz

ALDIRI. Arkitektura eta Abar aldizkariaren 43. zenbakia argitaratu dugu. Etxebizitzaren forma eta funtzio soziala aldatuz joan da historian zehar. Industrializazioak soldatapeko lanak fabrikara atera zituen bezala, familia nuklearraren hegemoniak pribatutasunaren muga zorroztu zuen. Hiriek jasandako immigrazio masiboak bizitetxe duinerako aldarria izan zuen ondorio; eta XIX. mendeko higienismoak argiztapen- eta aireztapen-baldintzen hobetzea ekarri zuen. Egun ere, hainbat dira etxebizitzaren aferak planteatzen dizkigun erronkak, eta etxealdi behartuek erronka horien urgentzia mahaigaineratu digute. Nola sortu espazio malguagoak? Nola egin toki lan ordainduari zein musu-truk egiten denari? Nola lausotu «kanpoarekiko» eta «bestearekiko» mugak?

Lotura honetan eskuratu dezakezue, eta HEMEN egin dezakezue harpidetza.

Martxoak 23

"Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu?" ikastaroa

Ikastaro hau apirilaren 14an egingo da, eta bere helburuak hauek dira:

  • Hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentziaren baliabide digital berriak (hitzezkoak, hitzik gabekoak) ezagutzea eta aztertzea, modu sakonean. Ondoren, ikasitakoa praktikara eramateko, aktibitate didaktikoak sortzea eta aplikatzea.
  • Hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentzia ebaluatzeko estrategiak eta tresnak ezagutzea eta baliatzea.
  • Material didaktikoak hizkuntzen munduan duen garrantzia ikusirik, irizpide eta gida batzuk mahaiaren gainean jartzea, horiek praktikan ipintzea (diseinua, edukiak…) eta ondoren aukeratzea.
  • Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen konpetentzia ebaluatzeko praktika onak identifikatzea eta aztertzea.
  • Irakasleen arteko elkarlana bultzatzea.
  • Oinarrizko konpetentzien esanahiaren inguruan, gogoeta egitea eta konpetentzia horiek ebaluatzeko alderdietan sakontzea (ebaluazio hezigarria, azken ebaluazioa, ebaluazio-egileak, ebaluatzeko moduak eta tresnak…). Ikasleen oinarrizko konpetentziak bultzatzerakoan, ahozko komunikazioari indar berezia ematea.
  • Helburuetan talde-lanak bere biziko garrantzia edukiko du; nahiz eta ikastaro-amaierako proiektua (txostena edota memoria) bakarkakoa izan. Bertan, ebaluazio-irizpideak eta adierazleak ezagutu eta aztertuko dira.

Irakasleak hauek izango dira:

  • Maria Jose Altube Madina Euskara eta gaztelerazko irakasle (enpresak, kooperatibak, Erasmus -EHU-…; bai taldeetan, bai one to one). Itzultzaile eta hizkuntza aholkulari. Komunikazioan aditu. HKZ, Hitza Komunikazioa Zerbitzuak enpresako fundatzaile eta arduradun.

Matrikula egin

Martxoak 15

Eman izena ARTIZARRA sare sozialean!

ARTIZARRA aditu eta profesional euskaldunen sare soziala da.

Proiektu honek UEUk kudeatzen duen Inguma komunitate zientifiko euskaldunaren datu-basean du oinarria. Ingumak azken 50 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du, hau da, euskaraz zer egin den eta nork egin duen biltzen du.

Abiapuntu horretan oinarrituta, UEUk pauso bat gehiago eman nahi du eta Artizarra sare soziala martxan jarri du. Egitasmo honen helburu nagusia ikertzaile zein profesional euskaldunen arteko harremanak ahalbidetzea da. Horretaz gain, komunitate zientifiko-profesional hau ezagutarazi nahi dugu.

Dagoeneko 1.000 kide gaude bertan. Etorri zu ere!

Martxoak 15

UEUren liburugintza deialdia zabalik

Deialdi honen xedea euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da. Deialdi honetara euskarazko unibertsitate-liburuak aurkez daitezke, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak (euskaraz sorturikoek izango dute lehentasuna).

  • Eskariak martxoaren 31ra bitartean bidali ahal izango dira.

IKUSI DEIALDI OSOA

Martxoak 08

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.