A zer parea, karakola eta barea.
Abadearen lapikoa, txikia baina gozoa 
Abendua jai huts eta gau huts.
Abenduko eguna, argitu orduko iluna
Aberats izatea baino, izen ona hobe 
Aberatsa tranpa hutsa, pobrea amets hutsa.
Adiskide onekin, orduak labur. 
Adiskidegabeko bizitza, auzogabeko heriotza. 
Aditu nahi ez duenak, ez du esan behar 
Aditzaile onari, hitz gutxi 
Agindua zorra, esan ohi da 
Aho hertsitik ez da eulirik sartzen.
Ahozabal luze, logale edo gose.
Aita biltzaile, seme gastatzaile.
Aldi joana ez da itzultzen.
Aldi luzeak, guztia ahaztu 
Alfer egon eta alfer-lana egin, biak berdin 
Alferkeria, askoren ondamendia 
Alferrak, beti lanez beterik 
Alferrarendako lanik ez, eta astirik ez 
Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana ez da inoiz faltako.
Alferrik da ura joanda gero presa egitea.
Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen.
Amen, zu hor eta ni hemen. 
Ametsa gogoaren igandea.
Apaizaren eltzea, txikia baina betea 
Apaizaren lapikoa, txikia baina gozoa.
Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean.
Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez.
Ardi txikia, beti bildots 
Ardiak beeka egonik, ez du jaten belarrik 
Ardo gozoak lau begi eta oinik ez.
Ardoa: Nafarroako bikarioa.
Arian, arian, zehetzen da burnia 
Arranoak lumak behar, txepetxak ere bai 
Arribe eta Atallo: urre gorrizko bataio.
Arrotz-herri, otso-herri 
Aseak gosea ezin ikus 
Aski ez duena, deusik ez duena 
Asko baduk, asko beharko duk 
Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak.
Asko daki zaharrak, erakutsi beharrak 
Asko dakizu, bizitzen baldin badakizu 
Asko egin bai, gutxi egin bai.
Askoren mina, tontoen atsegina.
Astarrak umea egingo dik hi mugitzerako!
Astigarreta: aguzkia atera orduko erreta, euria hasi orduko erreka.
Asto askok, lasto asko 
Astoa, zaldiz jantzi arren, beti asto.
Astoak mandoari belarri luze.
Astoari ezin mendeka, mendeka albardari 
Ataunen eta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman.
Aukera maukera, azkenik trankera 
Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu.
Aurrera begiratzen ez duena, atzean dago 
Auziaren ondoren, galtzen duena larru gorrian eta irabazten duena alkondara hutsean.
Azaroa hotz, negua motz. Azaroa bero, negua gero.
Azeri zaharrak ile zaharra uzten du, aztura zaharr... 
Azeria solas ematen zaukanean ari, gogo emak heure... 
Azeriak, isatsa luze.
Azkar eta ondo usoak egiten du hegan.
Azken gaizto egingo duzu, txoria, gazterik egiten ... 
Bakoitzak bere astoari egiten dio arre.
Bakoitzak bere zoroa bizi du.
Bakoitzari berea, eta beti adiskide 
Balantza duen aldera erortzen da arbola.
Balea esan eta belea izan.
Baleki gazteak, baleuka zaharrak.
Balizko errotak, irinik ez 
Balizko esnearekin ezin gosaldu.
Baratxuria, zazpi gaitzen kontrako janaria.
Bat eman eta bi hartu, gure etxean ez berriz sartu 
Bat esan eta bestea egin, nola asmatu horrelakoekin?
Bat izatea hobe, bi itxo egitea baino 
Bao! Euria denean lao.
Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak.
Begiak noraino, nahia haraino 
Begietatik urruti, bihotzetik urruti 
Beldur denaren ezpatak punta motz.
Beleak ez dau belakirik jaten.
Belearen umea, belakumea.
Beltz guztiak ez dira beleak.
Beltz guztiak ez dira ikatz 
Berandu jaikitzen bazara, eguneko lanak atzera.
Berbak handiak, ezkurrak txikiak 
Bere etxe pobrea, erregearena baino hobea 
Bere etxe pobrea, erregerena baino hobea.
Berri gaiztoa bera zaldi 
Beste lekuetan ere txakurrak oinutsik ibiltzen dira.
Besteen faltak aurreko aldean, geureak bizkarrean.
Besteren akatsak ikusteko ez da betaurreko beharrik.
Besteren ama ona, norberea askoz hobea 
Besteren ama, ona; norberea, askoz hobea.
Betelu: deabru guztien ikuilu
Beti jan eta beti me, demonio lepome.
Beti on nahi duena, maiz gaizki 
Beti ordu duena, beti berandu heldu dena 
Bi etxetako txakurra, goseak jan 
Biboa uste eta baboa izan.
Bihotzean dagoena, mihira irten 
Bista ona eta elkar ezin ikusi
Bizkaitarrena, jan da hotzitu.
Bost sosen pupua, eta hamar sosen trapua 
Bost xentimoko pupua, hamar xentimoko trapua.
Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna.
Burdina berotan jo behar da.
Burla minena, egia dioena 
Burla minena, egia dioena.
Bururik ez duenak, hankak ibili behar.
Bururik ez duenak, txapel-beharrik ez 
Buztana lastozkoa duena, suaren beldur 
Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
Dagoenean par-par, ez dagoenean negar.
Dagonean bonbon, ez dagonean egon 
Dakien guztia ez derrala, ahala oro jan ez dezala 
Dakienak, dakien adina esaten du 
Dakizunaz gutxi mintza zaitez, ez dakizunaz bat ere ez 
Danbolin ordainduak soinu txarra jotzen du 
Dantzatu nahi ez dana, ez doala dantzara 
Denbora badoa eta gu harekin 
Dezagun gutxi dezagun beti.
Dirua morroi ona, baina nagusi txarra.
Dirua, mutilik hoberena eta nagusirik txarrena 
Diruak malkarrak zelaitzen.
Edozein txoriri, eder bere habia 
Edozeinek, edanondoan, dio bere iritzia 
Egarri dagoenarentzat, ur loirik ez 
Egi guztiak ez dira on esateko 
Egia da latz eta garratz 
Egia egi, ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau.
Egia erran eta adixkidea gal.
Egia eta fedea, Ezkurrako legea.
Egia, askoren erregarria 
Egiak esan eta adiskideak gal 
Egiak ez ditu bi bide.
Egintzak lo eta jango dek mehe, izan arren bi neskame.
Egizu beti on, ez jakinarren non 
Eguarri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako.
Eguarrietan eguzkia; Pazkoetan elurra.
Eguberri argi, lastotsu ogi.
Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu.
Eguberri berri, nik atorra berri; maukarik ez, ajolik ez.
Eguberri ilargiarekin, artzaina axuriekin.
Eguberri ilunetan soroetan gari asko.
Eguberri, arimak ere berri.
Eguberri, eroak igerri, zohiek ere larri.
Eguberriko aro beroak, Bazkokoz histen.
Eguberrirainoko larrazkena, Pazko arteko neguaren ama.
Eguberritan eguzkia, bazkotan elurra.
Eguberritan ilbera, inauteriz ilberri.
Eguberriz itzalketa dabilanak bilatuko du Pazkoz supazterra.
Eguberriz leihoan, bazkoz sutondoan.
Eguberriz ulitzak... kasu! Ikusiko dituzu Pazkoz horma ziriak.
Eguerdiko euria, egun guztiko euria.
Eguzki bera on eta gaiztoentzat.
Eguzki eta euri, martxoko eguraldi.
Eguzkia eta euria, erromako zubia.
Eguzkia nora, zapiak hara 
Ekark idia, edo begia 
Elizatik hurreanena, paradisutik urrunena. 
Elur melur, ez nauk hire beldur, etxean badiat nahiko arto eta egur.
Enbidiosoa, bere etsai osoa.
Entzun eta isil, baiezko borobil.
Eroriz ikasten da oinez.
Eroriz, eroriz, oinez ikasten da 
Erreka oro itsasorat ari.
Errementariaren etxean zotza nagusi.
Errezil: nekez jaio eta errez hil.
Esaera zaharrak, gezurrik ez 
Esana da erraz eta egina garratz 
Esana esan, emana eman 
Esandako hitzak lotzeko ez duzu giltzarik topatuko.
Esaten baduk nahi duana, entzungo duk nahi ez duana
Eskerrik asko, Mari Belasko! Okela gutxi eta salda asko.
Eskola umeak sasiz sasi, asko jan eta gutxi ikasi.
Eskuko behatzak ere ez zituen Jainkoak berdinak egin.
Etorkizuna, kontakizuna. 
Etxarri: lepoa bete txintxarri.
Etxe hutsa, haserre hutsa 
Etxean ikusia, umeak ikasia 
Etxean otoitzik ez egiten, eta auzoan meza ematen.
Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da.
Euskara bihotzean baina erdara ezpainean.
Ez ardo bizidunik, ez andre bizardunik 
Ez da horixe atzo goizekoa.
Ez da ogirik neke gaberik 
Ez dakusan begik, ez nigarrik 
Ez dauka horretxek mingainean herdoilik.
Ez duk larrosik arantza gaberik.
Ez egin gaitzik eta ez izan beldurrik 
Ez egin oihanean, eder ez denik kalean 
Ez eukitxa ere, maite zaitxunak emango dizu.
Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin.
Ez herriko ta ez mendiko.
Ezer ez duena, emateko prest 
Ezina, ekinez egina 
Ezkondu baino lehen, ezagutzea lehenago 
Ezkondu baino lehen, kontu zer egiten den.
Ezkongaietan bero, kontuak gero.
Festak aurrea ederrago du atzea baino.
Gabiri: leku askotatik agiri.
Gaitz guztiak, bere gaitzagoa 
Gaitza, gaitzagoak derahatza 
Gaitza, lapur isila.
Gaitza, ongi hator, baldin bakar bahator 
Gaitzarentzat ez da adinik.
Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu.
Ganorabakoen etxean goizeko salda arratsean.
Garaipena, neke askoren ondorena 
Gaua, gogapenen ama 
Gaur egin dezakezuna biharko ez utzi.
Gaur hitza eman, bihar haizeak eraman.
Gaurko izerdia, biharko ogia 
Gaurko lana, biharko ogia.
Gazteak baleki, zaharrak baleza.
Gaztean alfer, zaharrean lander 
Gehiago edukiago eta nahiago 
Gehiegi baino, aski hobe 
Geroa, alferraren leloa 
Geroa, alferraren leloa.
Gezurra esan nuen Getarian eta ni baino lehenago zen atarian.
Gezurra esan nuen etxean: ni baino lehenago kalean 
Gezurrak hankak motzak ditu 
Gezurrak hankak motzak.
Gezurtiak zer duen merezi? Egia esatean ez sinetsi.
Gilen, bihar hilen, etzi ehortziren, etzidamu ahan... 
Gizona gizon, katua mixon.
Gizona lepotik gora neurtzen da.
Gogoa den tokian, aldaparik ez 
Goien dagoenak jotzen du kukurruku.
Goiz jagia, ez da egunsentia 
Goizean porruslada eta eguerdian azak, aise kabituko zaizkik ipurdian galtzak.
Goizeko laino gorri, gaueko iturri.
Gorostian gorosti, eta Donostian Donosti 
Goseak begiak argi.
Gu behartu orduko, itsasoa agortu.
Gu ta gu ta gu, azkenean gurugu: besteak irabazi eta guk galdu.
Gure behiak erro handiago eta zuenak esne gehiago 
Gure katuak buztana luze, besteek hala dutela uste.
Gustuko lekuan aldaparik ez.
Gutxi edatea eta gutxi sinistea, zintzoaren egitea 
Gutxi ikasia, beti jakintsu.
Gutxiegia eta larregia, beti kaltegarria 
Gutxika gutxika, asko egiten da 
Guztia gura izatea, guztia galtzea 
Guztien adiskide dena, ez da inorena 
Guztien gogora egitea, da gauza nekea 
Haitzean jaioak haitzera nahi.
Handiak, txikia ahantzarazten 
Hara bi: zu bat eta beste ni.
Haria meheenean eten ohi da 
Harri ibiliak goroldiorik ez, erle uxatuak aberask... 
Harriak ez du begirik.
Hartuak, emana zor 
Hartzaile bizkor, emaile koxkor.
Hartzeko pronto, emateko tonto.
Hartzen dena, zortzen dena 
Haundia beti legez, txikia behin ere ez.
Haurrak hazi, nekeak hasi 
Hauxe da lorra! Goian zerua eta behean lurra 
Hazi gaiztoa, bera sortzen 
Hegaztia airerako, gizona lanerako 
Hegaztia airerako, gizona lanerako.
Hi ere inbidia partitu zen mahaian izango hintzen.
Hil arteraino bizi, han arte ez izi 
Hilak lurpera, biziak mahaira 
Hiru belarritan igaren hitz isila, orotan lasterka... 
Hitzontzi, hutsontzi 
Hoa antzarrak perratzera!
Hobe da bat eskuan, ez bi auzoan.
Hobe da ezer, ezer ez baino 
Hobe da gorde eta ez eske 
Hobe da oinez eta segurura, eta ez zaldiz eta zulora.
Hobe da txori bat eskuan, eta ez bost ezkurrean 
Hor konpon, Marianton!
Hordikeria, gizatasunaren lotsaria 
Ibiltari gauean, logale goizean.
Idia adarretik eta gizona hitzetik 
Idiazabal: zeruko ateak zabal.
Igaitea gorago, eroria dorpeago 
Igaroa, igaro 
Ihaurk egin dezakeana ez utzi besteri egiten 
Ilargi eta laino, sorginentzat giro.
Ilea zuritzea hobe da burua baino.
Iluntzean berandu eta goizean goiztarra, baserri txarreko maiztarra.
Inor ez da ikasia jaiotzen.
Inoren oiloak, gureak baino arraultz gehiago 
Iretargia argi da, baina eguna baizen argi ez. In... 
Isilik dagoenak ez dio gezurrik.
Isilik oiloak pixa egin arte!
Itsasoan ura ta zerua ta konforme ez dana ondura.
Iturri txikiak, handiak adina egarria kendu 
Izena duen guztiak izatea ere badauke 
Izena duena, da.
Izenak ez du egiten izana 
Izenetik izenera gogoa zubi.
Jainkoa: bat eta bera nahikoa.
Jainkoa: gauza guztien gainekoa.
Jaio zara, hilko zara 
Jakindunen artean dabilena, jakindun 
Jakiteak ez du ogirik jaten 
Jakiteko hartzen, ikas ezazu ematen 
Jan behar ba duzu, lan egin beharko duzu 
Jan eta edan, eta pakea eman 
Jan eta lo, potolo.
Jan-edanaren gozoa! Kontu-emanaren gaiztoa! 
Jaten duten santuekin ez dago fidatzerik.
Jende ederra, jende alferra 
Jesus, Maria eta Jose; beti jan eta neti gose.
Kalean uso, etxean otso.
Kanpaia nahi ez duenak aditu, ez dezala soka mugitu.
Kanpoan uso, etxean otso 
Katurik ez dagoen etxean saguak dantzan.
Kontuak garbi, eta adiskide zahar 
Lagun onak, ondu; gaiztoak, gaiztotu 
Lan baratza, lan aratza 
Lan lasterra, lan alferra.
Lanik errazena, agintzea.
Lapiko txikiak, laster gainez 
Lastoaren sua, ez da luzaroko sua 
Lastozko isatsa duenak, atzera begira 
Laztan asko ta maite gitxi, asko gure eta bertan itxi.
Lehen hala, orain hola, gero ez jakin nola.
Lehenean barka, bigarrenean urka 
Lehenik jan, gero lan 
Lekuan lekuan ardiak, beltzen artean zuriak 
Lur bigunean, zulo handia 
Lurra bigunago, harra barrenago 
Lurrak hazi eta lurrak jan.
Lurrak hazi, lurrak jan behar 
Luzara egiak guziak argira.
Maite ditugun begietan lausorik ez.
Mando merkea, nagusiaren nekea 
Maria: Orion trumoia eta Markian euria.
Marinelaren emaztea, goizean senardun, arratsean alargun.
Medikuak gorputza garbitu, apaizak arima, abokatuak poltsa.
Mendiak mendia behar ez du, baina gizonak gizona b... 
Mihiak ez du hezurrik hausten, baina bai hautsaraz... 
Mihiaz egiten den mina, da azken sendatzen dena 
Munduan hiru gauza galtzen dira alferrik: pobrearen arrazoia, mendiko egur igarra eta alferraren indarra.
Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera ... 
Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.
Nagi: utz nazak jaikitzen, has nadin lan egiten 
Nagia, beti lantsu 
Nagusi askoren astoa goseak hil.
Nagusi eroa baino, gogorra hobe 
Nahi bada jan, egin behar da lan.
Nahi dukana hiretzat, besterentzat 
Nahi izatea da ahal izatea 
Nahiago dut behin _to_, eta ez hamabi _emango_ 
Nahigabeko ezkontzea, neke eta kaltea 
Naturak galdetzen zaionean bakarrik erantzuten du.
Nekatzen da emailea, baina ez hartzailea 
Neke gaberik, ez da bizitzerik.
Neke ondoren, poza 
Nekez hartutako gauza, nekez utzi 
Nere etxeko kea, auzoko sua baino hobea 
Nerea neretzat, zurea biontzat 
Nirea nire, zurea gure.
Nola soinu, hala dantza.
Non gogoa, han zangoa.
Odolak, su gabe diraki 
Ogi gogorrari, hagin zorrotza.
Ohakoan dena ikasten, ez da jagoiti ahazten 
Ohitura gaiztoa, berandu ahaztua 
Ohiturak lege ohi dakar 
Ohoin handiak urkarazten txikiak 
Oiartzun: pareta zaharrak erantzun.
Oihal txarra, merke dalarik, garesti da 
Oilo ibiltari, azerien janari 
Oiloari, oloa; astoari, lastoa 
Oinezkorik nahi ez, zaldikorik etorri ez.
On egin deizuela janak eta kalterik ez edanak.
On egin dizuela janak eta kalterik ez edanak 
Onak on direla, hobeak hobe 
Onegi dena beretzat ez da aski besterentzat 
Ongi eginez gero loa, osasuna ongi doa.
Ongi nahi hauenak negar eginaraziko dik 
Orain oraingo eta gero geroko 
Ordu batean ezin dana, bitan egiten da 
Orratzak baino hariak luzeago izan behar du 
Osasuna munduko ondasuna.
Osasuna, paregabeko ondasuna 
Otso gosea, ibiltari 
Otsoa artzain.
Otsoak ere ez du bere haragirik jaten.
Otsoak otsoari gaitzik ez, eta lapurrak lapurrari ... 
Pekatu arina norberak egina.
Penaren karameloa, esperantza.
Sabelak egitean gur-gur, barteko afariak agur 
Sagarrak axala eder, harra berdin aiher.
Santa Luzi: gaua moztu eta eguna hazi.
Sasiak entzuna bitik bat gezurra.
Sasian jaioak, sasian nahi; gure mandoak ez du etx... 
Segura: asko hil eta gutxi zerura.
Senide urruna baino, auzo hurra hobe 
Su gaberik, ez da kerik 
Sua eta ura belaunetik behera.
Sua! Gabonetan txapan eta San Juanetan plazan.
Sugabeko etxea, gorputza odolgabea 
Tantaka-tantaka upela bete 
Tresnak jabea dirudi 
Txakur zaunkaria, gutxitan ozkaria 
Txalupan nagusi asko daudenean, arrantza gutxi 
Txantxangorriak baino buru behiago ez dik horrek.
Txapel batekin bi buru ezin estali.
Tximinoa arbolan gorago, haren ipurdia ageriago.
Tximist haundi eta euri gitxi.
Txintxarri mihigabea, sasian usteldu 
Txori ttattarra, abesti ttattarra 
Txoriak ere duen hainbat odol ematen du.
Txurrut bat, txurrut bi; konturatzeke zilipurdi.
Umeak! Isilik oiloak pixa egin arte 
Umearen zentzuna, etxean entzuna 
Ur beroaz erre txakurra, epelaren beldur da 
Ur handietan, arrain handiak 
Urak dakarrena, urak darama 
Urde goseak, ezkurra amets 
Urrea esan eta urria eman.
Urri, baina ongi 
Urrun helduko da, baratz doalarik, geratu gabe doa... 
Urrunago, gezurrak handiago 
Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez.
Urrutiago, berriak handiago 
Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta lau.
Urte askoan txapela kaskoan.
Urte euritsu, urte ogitsu 
Urte zaharra bukatzean, saguzaharra burduntzian.
Ustea ez da jakitea 
Usteak erdia ustel.
Usteak, alde erdia ustel 
Utseginaz, utsegiteak zuzentzen dira 
Utzi ezazu ona hobeagatik 
Zahar eroa, gazte zoroa baino txarrago 
Zahar-ele, zuhur-ele 
Zaharrari azkar joateko eta haurrari geldi egoteko esatea berdin da.
Zakur handiak, zaunka handia 
Zakurrik onena etxekoa: emaztea auzokoa.
Zapata zuriak paperez, euria denean batere ez.
Zapatak zapata jagoten du, abarkak abarka ez.
Zein haginetan den mina, han da mihina.
Zeinek bera nolako, besteak uste halako 
Zenbat buru, hainbat aburu.
Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago.
Zer egingo diagu ba? Hil arte bizi.
Zer ikusi, hura ikasi 
Zerua ta lurra aspertuak omen zauden eta itsasoa egin zuten.
Zeuen izenean eta neure gizenean 
Zeuen osasunerako eta neure onerako 
Zikina hirietan, irina baserrietan.
Zor zaharra, izen txarra 
Zor zaharra, zor txarra 
Zorra, lorra 
Zozoak beleari ipurbeltz.
Zuhaitz ihartua, sutara.
Zuharrari ez eska gari 
Zura berago, harra barrenago 
Zuri guztiak ez dira irin
