Adiskidegabeko bizitza, auzogabeko heriotza. 
Aldi luzeak, guztia ahaztu 
Amen, zu hor eta ni hemen. 
Ardo gozoak lau begi eta oinik ez.
Asko baduk, asko beharko duk 
Asto askok, lasto asko 
Auziaren ondoren, galtzen duena larru gorrian eta irabazten duena alkondara hutsean.
Bakoitzak bere zoroa bizi du.
Bat eman eta bi hartu, gure etxean ez berriz sartu 
Beleak ez dau belakirik jaten.
Berri gaiztoa bera zaldi 
Beti on nahi duena, maiz gaizki 
Bost xentimoko pupua, hamar xentimoko trapua.
Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.
Denbora badoa eta gu harekin 
Egi guztiak ez dira on esateko 
Egintzak lo eta jango dek mehe, izan arren bi neskame.
Eguberri ilunetan soroetan gari asko.
Eguberriz leihoan, bazkoz sutondoan.
Elizatik hurreanena, paradisutik urrunena. 
Errezil: nekez jaio eta errez hil.
Eskuko behatzak ere ez zituen Jainkoak berdinak egin.
Ez ardo bizidunik, ez andre bizardunik 
Ez eukitxa ere, maite zaitxunak emango dizu.
Festak aurrea ederrago du atzea baino.
Ganorabakoen etxean goizeko salda arratsean.
Gaztean alfer, zaharrean lander 
Gezurrak hankak motzak.
Goizean porruslada eta eguerdian azak, aise kabituko zaizkik ipurdian galtzak.
Gustuko lekuan aldaparik ez.
Haitzean jaioak haitzera nahi.
Hartzeko pronto, emateko tonto.
Hi ere inbidia partitu zen mahaian izango hintzen.
Hobe da gorde eta ez eske 
Igaitea gorago, eroria dorpeago 
Iretargia argi da, baina eguna baizen argi ez. In... 
Izenetik izenera gogoa zubi.
Jan eta edan, eta pakea eman 
Kanpoan uso, etxean otso 
Lastoaren sua, ez da luzaroko sua 
Lurra bigunago, harra barrenago 
Medikuak gorputza garbitu, apaizak arima, abokatuak poltsa.
Nagia, beti lantsu 
Naturak galdetzen zaionean bakarrik erantzuten du.
Nola soinu, hala dantza.
Oiartzun: pareta zaharrak erantzun.
Onegi dena beretzat ez da aski besterentzat 
Otso gosea, ibiltari 
Santa Luzi: gaua moztu eta eguna hazi.
Sugabeko etxea, gorputza odolgabea 
Tximist haundi eta euri gitxi.
Ur handietan, arrain handiak 
Urrutiago, berriak handiago 
Utseginaz, utsegiteak zuzentzen dira 
Zapatak zapata jagoten du, abarkak abarka ez.
Zeuen izenean eta neure gizenean 
Zuharrari ez eska gari 
