Aldiri 9. Ttipi

Aldiri 9. Ttipi

Autorea(k)
Beste autorea(k)
ISSN 1889-7185
Argitaratze urtea 2012
Orrialde kopurua 40
Argitalpenaren kategoriak
Kapitulu bat deskargatu Fitxategirik ez
Unesco kategorizazioa
Irudia
Irudi-oina
Testua

TTipi

Azken hamarkadan, eraikuntzaren sektoreak eskala handian pentsatu du. Hirigintza-plan zabalak, etxebizitza ugari, kirol ekipamendu izugarriak, autobide eta trenbideak. 2008azgeroztik krisiak gogor astindu gaituenetik, eraikitzeko grina nahiko pattal dabil, burumakur. Eraikitzaileek beste lurralde batzuetarako bidea hartu dute. Eta arkitektook? Kalean arkitekto-lagunen artean izaten diren elkarrizketek, normalean honelako kortesiazko galderak izaten dituzte: “eta lanez, zer moduz?” Erantzuna azkenaldian beti izaten da honelakoa: “ba gauza txikiekin, ezer garrantzizkorik ez”.

Gure artean, ikusten denez, gauza txikiak garatzea bigarren mailako ekintzak izan dira. Badirudi, eskala txikia garatzea arkitektoen aisialdi moduan kontuan hartu izan dela. Bestalde,esamesa ugari izan da: XX. mendeko arkitekto nagusiek eraikinaren traza nagusiak definitzen zituzten bitartean, eraikineko elementu txikiagoen ardura laguntzaile, familiartekoen jarduera moduan kontsideratu izan dela. Bazterreko ekintza laguntzailea esan nahi baita. Ezaguna da esaera: “Arkitekto ezagun hark eraikina proiektatzen zuen eta bere familiartekoak sarrerako ateak”.

Guk, ordea, txikiaren erreklamoa egin nahi dugu. Xehetasuna.Detailea. Txikiaren prezisioa edo zehaztasuna.

Txikiaren bitartez gainera, arazo handien soluzioak lor daitezke,buruari astindu ederra eman behar bazaio ere. Ez da zertan dirutza xahutu... Irudimen gehiago bakarrik.

Esperimentazio-laborategi moduan ere txikian modu errazagoan egin daitezke. Esate baterako maketa eta prototipoak laguntza handikoak dira gerora.

Ondorioz, esan dezakegu, azken aldiko halabeharrak aginduta
baino gehiago, aukera polita daukagula eskala-maila honen
bertute guztiak jorratzeko. Aprobetxa dezagun garaia eskala maila
txikiari bere garrantzia emateko.

Ezarpenak
Bertsio sistema aktibatuta yes
Izen-laburra aldiri-9-ttipi
Edukiak