Deialdiak
UEUren liburugintzako deialdia 2021
Deialdi honen xedea, azken buruan, euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da, eta horien argitalpenerako, UEUk hainbat urtez egin duen moduan, onartze-prozesuan edukien kalitatea bermatuko duen bide eraginkorra proposatzea. Hala egileak nola irakurleak UEUren webgunean aurkituko dute onartze-prozesu horren berri zehatza.
Deialdi honetara aurkezten diren eskariak aztertu eta ebaluatu ondoren, UEUk bere liburuen argitalpen-plana zehaztuko du, eta hurrengo urteetarako aurreikuspenak egin ahal izango ditu, deialdi honen bidez onarturiko liburuei eta liburu-proiektuei lehentasuna emanez.
Liburu amaituak
Deialdi honetara euskarazko unibertsitate-liburuak aurkez daitezke, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak (euskaraz sorturikoek izango dute lehentasuna).
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira liburu-proiektuak, esan nahi baita oraindik idatzi ez diren liburuak; liburu-proiektu bat buruan duenak, edo oraintxe idazten ari denak, jakin bezala datozen hilabeteotan UEUk Unibertsitateko Ikasmaterialak Sustatzeko Diru-poltsen Deialdi bat egingo duela eta hori izango dela liburu-proiektuei egokituko zaien bidea.
Eskariak aurkezteko modua eta epea
Eskariak 2021eko martxoaren 1etik 31ra helaraziko zaizkio UEUko Argitalpen Batzordearen idazkariari (argitalpenak@ueu.eus). Horretarako, honako hauek bidali behar dira:
“UEUko Argitalpen Batzordea. Erribera, 14, 1.a D. 48005 Bilbo”
Deialdiaren ebazpena eta argibideak
UEUren Argitalpengintza Batzordeak eskatzaile guztiei jakinaraziko die zuzenean, beranduenik 2021eko irailaren 30ean, bakoitzaren eskariaren inguruko ebazpena. Deialdi honen inguruko argibide gehiago nahi izanez gero, honako helbide honetara idatzi ahal izango da: argitalpenak@ueu.eus; edo, bestela, telefono honetara deitu: 946790546 (Nekane).
Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568