Deialdiak

UEUren liburugintzako deialdia 2018

UEUren liburugintzako deialdia 2018

Deialdi honen xedea, azken buruan, euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da, eta horien argitalpenerako, UEUk hainbat urtez egin duen moduan, onartze-prozesuan edukien kalitatea bermatuko duen bide eraginkorra proposatzea. Hala egileak nola irakurleak UEUren webgunean aurkituko dute onartze-prozesu horren berri zehatza.  

Deialdi honetara aurkezten diren eskariak aztertu eta ebaluatu ondoren, UEUk bere liburuen argitalpen-plana zehaztuko du, eta hurrengo urteetarako aurreikuspenak egin ahal izango ditu, deialdi honen bidez onarturiko liburuei eta liburu-proiektuei lehentasuna emanez.

Liburu amaituak

Deialdi honetara euskarazko unibertsitate-liburuak aurkez daitezke, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak (euskaraz sorturikoek izango dute lehentasuna).

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira liburu-proiektuak, esan nahi baita oraindik idatzi ez diren liburuak; liburu-proiektu bat buruan duenak, edo oraintxe idazten ari denak, jakin bezala datozen hilabeteotan UEUk Unibertsitateko Ikasmaterialak Sustatzeko Diru-poltsen Deialdi bat egingo duela eta hori izango dela liburu-proiektuei egokituko zaien bidea.

Eskariak aurkezteko modua eta epea

Eskariak 2018ko maiatzaren 3a baino lehen helaraziko zaizkio UEUko Argitalpen Batzordearen idazkariari (argitalpenak@ueu.eus). Horretarako, honako hauek bidali behar dira:

  • Egilearen edo egileen CVa, beste dokumentu batean.
  • Liburua formatu elektronikoan.
  • Liburua formatu elektronikoan, egilea identifikatzeko balioko luketen datuak ezabatuta (ebaluazio itsua egin ahal izateko).
  • Liburua paperean inprimatua, honako helbide honetara:

                        “UEUko Argitalpen Batzordea. Erribera, 14, 1.a D. 48005 Bilbo”

Deialdiaren ebazpena eta argibideak

UEUren Argitalpengintza Batzordeak eskatzaile guztiei jakinaraziko die zuzenean, beranduenik 2018ko irailaren 30ean, bakoitzaren eskariaren inguruko ebazpena. Deialdi honen inguruko argibide gehiago nahi izanez gero, honako helbide honetara idatzi ahal izango da:  argitalpenak@ueu.eus; edo, bestela, telefono honetara deitu: 946790546 (Nekane).

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.