Deialdiak

Juan San Martin beka: 2019ko deialdia

Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egiten du.
  • 2019ko deialdian, honako ikerketa esparrua sartuko da: HISTORIA.
  • Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
  • Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
  • Beka honen diru zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.
  • Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2019ko irailaren 2tik urriaren 11ra arte egongo da zabalik, biak barne.
Xehetasun guztiak HEMEN.

Eskaera Formularioa

  1. UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da. Datu pertsonal horiek bildu eta tratatzeko, arduradunak 2016ko apirilaren 27ko 679/2016 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrak finkatutako neurri teknikoak eta antolakuntza mailakoak aplikatzen ditu. Neurri horien helburua da datuen arduradunarekin duzun harremana kudeatzea eta arduradunak edozein jakinarazpen bidali ahal izatea, aldez aurretik finkatutako bideak erabiliz. Zure datuen titular gisa, datu horien tratamendurako baimena ematen duzu. Horrez gain, eskubidea daukazu datuok begiratu, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko, arduradunaren helbide honetan: Erribera Kalea 14, 1. D, Bilbo, 48005, Bizkaia.

- Izartxoa (*) daramaten eremuak nahitaezkoak dira.

Oharra: Eskatzailea lan-taldea izanez gero, bete halako formulario bat taldekide bakoitzaren datuekin eta izen-deituren atalean zehaztu zein den zuzendari-arduraduna

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.