Deialdiak

Juan San Martin beka: 2017ko deialdia

XIII. JUAN SAN MARTIN BEKA 2017

Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egiten du.

Ikerketa esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutako honako hauek dira:

  • Antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea,

    historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea.

  • 2017ko deialdian, honako ikerketa esparrua sartuko da: ARKEOLOGIA.

    .

    1. BEKAREN EZAUGARRIAK

    1. 1.1  Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

    2. 1.2  Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den

      egunetik hasita.

    3. 1.3  Beka honen diru zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.

    4. 1.4  Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.

    .

    2. ESKATZAILEAK

    1. 2.1  Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal

      izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat

      izendatu beharko da.

    2. 2.2  Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatua, maila horretako

      tituluduna edo goi mailako tituluduna izatea. Taldeen kasuan, gutxienez

      erdiak bete beharko du baldintza hori.

    3. 2.3  Eskatzaileak bere euskarako gaitasuna frogatu beharko du EGA edo

      baliokide* den titulu edo ziurtagiri bidez. Lantaldeen kasuan berdin, partaide

      guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna.

    *(kontuan izan, 47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena; 297/2010DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzen dituena).

    .

    3. ESKABIDEETARAKO ARAUAK

    Interesatuek eskaria egiteko eskabide-orria PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (Untzaga plaza, 1) edo udaleko web orrian (www.eibar.eus) eskuratu behar dute eta epe barruan PEGORAn aurkeztu, behar den bezala beteta eta ondorengo agiri hauekin batera:

3.1. Espediente akademiko zehaztua eta osatua. Lantaldeen kasuan partaide guztienak.

3.2. Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak prestatutako eskabide-orriaren arabera, curriculum vitaea (PEGORAn edo www.eibar.eus web orrian eskuragarri), titulazioa eta merituen egiaztagiriak. Lantaldeen kasuan, partaide guztienak.

3.3. Gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua, ahalik eta zehatzena (15 orrialdekoa gehienez), ondokoak azalduz:

- Lanaren ikerketa esparrua.- Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera.- Ikertzailearen edo taldearen aurreko esperientzia. - Helburuak.- Materialak, baliabideak eta lan metodologia.- Lana garatzeko kronograma.- Aurreikusitako emaitzak eta horien interesa.

- Bestelako finantzabideak, baldin eta baleude. 

3.4 Eskatzaileen nortasun agiriaren fotokopia bat.

.

4. DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA

 Dokumentazioa Eibarko udaletxeko Pegoran (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) aurkeztu behar da. Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2017ko irailaren 4tik urriaren 9ra arte egongo da zabalik, biak barne.

Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe dagoela edo oinarri hauetan eskatutako baldintzak ez dituela betetzen ikusiz gero, hamar eguneko epean konpondu edo beharrezko agiriak ekar ditzala eskatuko zaio interesatuari. Bide batez, hala egingo ez balu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela jakinaraziko zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 71.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

.

5. ESLEIPEN PROZEDURA

 Beka hau Eibarko Alkateak esleituko du, azaroaren erdi aldera, epaimahaiaren proposamena jaso ondoren. Proposamen hori epaimahaiak epaitutako merezimendu lehiaketa baten emaitza oinarritzat hartuta egingo da.

Erabakia aurkeztu diren guztiei jakinaraziko zaie. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

  • Batzordeburua: -Alkatea edo berak delegatutako udalkidea.

  • Batzordekideak: -Euskara batzordeburua.

    -Juan San Martin familiak izendatutako ordezkaria.

    -Aurkeztutako proiektuen esparruko UEUko ordezkari 2 edo 3.

  • Idazkaria: -Euskara Teknikaria. Horiez gain, epaimahaiak hala erabakiko balu, aurkeztutako gaien inguruko

    pertsona adituen laguntza eta aholkularitza eska dezake epaimahaiak.

    Eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, epaimahaiak informazio osagarria eskatu dezake edo/eta hautagai batzuk proiektua defendatzera dei ditzake. Honako alderdi hauek hartuko dira aukeraketarako irizpide nagusitzat:

  • -  Eskatzaileen espediente akademikoa eta bere curriculuma (0-10 puntu).

  • -  Ikerketa proiektuaren interesa, zuzentasun eta balio zientifikoa,

    originaltasuna eta bideragarritasuna (0-30 puntu).

  • -  Eibarko Udal Artxiboaren edo/eta Udako Euskal Unibertsitateak Eibarko

    Markeskoan duen fondoen erabilpena dakarren gaia izatea edo/eta Eibarrekin harreman zuzena duena izatea (0-10 puntu).

    Puntuaketa:

    • -  Eskatzailearen puntuazioa, epaimahaikide bakoitzaren puntuak gehitu eta

      batez bestekoa izango da. Epaimahaikide guztiek dute hitzegiteko eta

      puntuazioa jartzeko eskubidea.

    • -  Puntu gehien duenari esleituko zaio beka eta horrek hartuko ez balu,

      hurrengoari proposatuko zaio. Hala ere, epaimahaiak bekarik ez emateko

      proposamena egin dezake, lanen kalitatea nahikoa ez dela uste badu. Jakinaraztea:

- Bekaren onuradunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta 10 eguneko epean espreski idatziz uko egiten ez badio, ulertuko da beka eta oinarrietako betebeharrak ontzat ematen dituela.

.

6. BEKADUNEN BETEBEHARRAK

  1. 6.1  Lanaren garapenari buruz (egindakoa eta egiteko dagoena), aurkeztutako proiektuaren araberako txosten bat bidaltzea bekaren lehen 9 hilabeteak igarotakoan.

  2. 6.2  Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen esku egotea egindako lanen ohar, zirriborro, aurrerapen eta emaitzak.

  3. 6.3  Aurreikusitakoplanarenedoikertaldearenosaketarenaldaketenberriematea. Halakorik ezingo da egin Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen baimenik gabe.

  4. 6.4  Bekaren amaieran memoria (ikerlanaren beraren azken erredakzioa) aurkeztea. Lan horren hiru ale entregatuko dira, tarte bikoitzez mekanografiaturik, koerlatiboki orrialdeztatua eta koadernaturik, baita euskarri informatikoan ere.

  5. 6.5  Lanaren luzerak 100 eta 300 orrialde artekoa izan beharko du, orrialdeko 30 lerroz eta lerroko 60 idazki zeinuz, grafikoak, argazkiak eta antzekoak dituzten orrialdeen kasuan izan ezik. Testua ez den elementu oro orrialdeetan zehar edo tokirik ez balego lanaren bukaeran, eranskin gisa, txertatuko da. Era horretako elementu bakoitzak behean bere azalpentxoa izan beharko du. Edozein kasutan, lanak gutxienez testuko 100 orrialderen baliokidea izan behar du. Eranskinetako orrialdeak ez dira kontutan hartuko puntu honetan zehaztutako gutxienekoak betetzeko.

  6. 6.6  Egileak 30 lerro inguruko laburpena eta edukiaren berri ematen duten deskribatzaileak erantsiko ditu euskaraz gain, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.

  7. 6.7  Egileak bekarako lana bukatutakoan, jendaurrean aurkeztu beharko du, horretarako Eibarko Udala, UEU eta lanaren egilearen artean eguna eta ordua adostuta.

  8. 6.8  Ikerlanaren garapenaren txostena edo amaierako memoria entregatzeko azken epea betetzen ez bada edo epaimahaiaren iritziz nahikoa kalitaterik ez badu, justifikazio edo gainditu ezinezko arrazoirik gabe, oinarri hauen 8. puntuan jasotako penalizazioak ezarriko zaizkio irabazleari. Epaimahaiak erabakiko du emandako arrazoiak nahikoak diren ala ez.

.

7. ORDAINKETAKOrdainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren:

  • -  Kopuru osoaren %40a, beka ematen den une berean, aurreordainketa moduan.

  • -  Kopuru osoaren %20a, beka ematen zaionetik 9 hilabetera, horretarako egindako

    lanaren eta egingo duenaren azalpen-txostena (6.2. oinarriaren arabera)

    aurkeztu eta epaimahaiak ontzat eman ondoren.

  • -  Gainontzeko %40a, bekaren bukaeran, lana aurkeztu eta epaimahaiak ontzat eman ondoren. Lana amaituko ez balitz, oinarri hauetako 8. puntua (Itzulketak eta zigorrak) ezarriko da.

    .

    8. ITZULKETAK ETA ZIGORRAK

    8.1. Ikerlanaren garapenaren txostena edo amaierako memoria entregatzeko azken epea bukatu baino lehen eta Udalak aurretiaz errekeritu gabe, bekadunak bere borondatez saria itzultzen badu, sarituak ordura arte jasotako zenbatekoa eta dagozkion berandutze interesak itzuli beharko ditu.

Udalak berandutze interesak kalkulatuko ditu Diru-laguntzen Lege Orokorraren 38. artikuluan jasotakoari jarraituta.

8.2. Ikerlanaren garapenaren txostena edo amaierako memoria entregatzeko azken epea bukatuta Udalak errekeritu ondoren saria itzultzen denean, sarituak ordura arte jasotako zenbatekoa itzultzeaz eta dagozkion berandutze interesak ordaintzeaz gain, ezarriko zaion zigorrari aurre egin beharko dio. Zigorra ordura arte jasotako diru- sariaren zenbatekoaren adinako isuna izango da.

.

9. LANEN JABETZA

Lanen jabea Eibarko Udala izango da. Udalak berarentzat gordetzen du ikerketak osoki edo/eta partzialki erreproduzitu, argitaratu eta plazaratzeko eskubidea, bere kabuz edo beste erakunderen baten hitzarmenez, lehentasunez Udako Euskal Unibertsitatearekin, egoki deritzonean. Beti ere, lanaren egilea edo egileak aipatu beharko ditu.

Sortutako materiala aurkeztu eta urte biko epean Udalak argitaratu ez badu, egileak edo egileek material hori erabili ahal izango du(te) egokien iruditzen zaio(e)na egiteko. Egileak edo egileek orduan, jasotako bekaren aipamena egin beharko du(te) (bekaren eta beka eman duen erakundearen eta laguntzailearen izenak jarriz) eta Udalari argitaratutako lanaren 20 ale eman beharko dizkio.

.

10. GORABEHERAK

 Eibarko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak betebehar hauetan aurreikusi gabeko gorabeherak konpondu ahal izango dituzte. Era berean, beka indarrik gabe utzi ahal izango dute, onuradunak betebehar hauetako eginbeharrekoak betetzeke lagako balitu(zte).

Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Eibarren, 2017ko maiatzaren 30ean 

Eskaera Formularioa

  1. Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak “Administrazio Orokorra” izeneko fitxategian sartuko direla. Fitxategi hori Datuen Babeserako Agentzian inskribatuta dago eta Udako Euskal Unibertsitatea da haren erantzulea. Datu pertsonalen bilketa horren helburua Udako Euskal Unibertsitatearekin lotzen zaituen kudeaketa akademikoa da, soil-soilik. Datuen titularra zaren aldetik, baimena ematen duzu datuok aipatutako fitxategian sartzeko. Edozein kasutan, eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, ezer ordaindu gabe. Horretarako, Udako Euskal Unibertsitatera jo beharko duzu. Helbidea: Erribera kalea 14, 48005 Bilbo, Bizkaia. Eskutitzean DBLO adierazi beharko duzu.

- Izartxoa (*) daramaten eremuak nahitaezkoak dira.

Oharra: Eskatzailea lan-taldea izanez gero, bete halako formulario bat taldekide bakoitzaren datuekin eta izen-deituren atalean zehaztu zein den zuzendari-arduraduna

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.