banner

Ziurtagiriak

UEUren ZIURTAGIRIAK

  • Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko, ikasleak %80ko asistentzia ziurtatu beharko du, egunero banatzen diren sinadura-orrien bidez.
  • On line ikastaroetan, parte-hartze ziurtagiria lortzeko baldintza propioak egongo dira.
  • Asistentziak ziurtatu ondoren, ziurtagiriak uztailaren amaieran bidaliko dira, matrikula orrian adierazitako helbidera.

HOMOLOGATUTAKO IKASTAROAK

Nafarroako Gobernuak homologatutako ikastaroak

  • Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak hainbat ikastaro homologatu dizkigu.
  • Irakasleek beraien meritu baliozkotzetan kredituak lortzeko aukera daukate.
  • Homologazioa: 2 kreditu.
  • Parte-hartze ziurtagiria emateko Departamentuak adierazitako prozedura jarraituko da: fitxa osatu eta %80ko asistentzia ziurtatu.
  • Ziurtagiri homologatua UEUk uztailaren amaieran bidaliko du.

Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastaroak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduraren bidez, hainbat ikastaro homologatu ditugu.
  • Ikastaro bakoitzak bere homologazio kodea dauka (ikusi egitarauan).
  • Parte- hartze ziurtagiria egiteko %80ko asistentzia beharrezkoa da (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartze ziurtagiria baliogarri izango da.
  • Ziurtagiri homologatua UEUk uztailaren amaieran bidaliko du.

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 642854

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.