Matrikulazioa

UEUren MATRIKULAZIO ARAUDI OROKORRA

1. Epea

  • Ikastaroa web gunean argitaratu eta berau hasi baino astebete lehenago arte epea irekita egongo da.
  • Izen ematea automatikoki ixten da.
  • Kasuan kasu, izen ematea epea beharren arabera luzatu ahal izango da.
  • Taldea bete egiten bada, izena emateko aukera mantentzen da eta itxaron-zerrenda irekiko da.

.

2. Nork eman dezake izena

  • 18 urtetik gorako edozein pertsonek.
  • Adin txikikoak kasuan kasu onartuko dira.
  • Izen ematea pertsonala eta besterenezina da. Izena eman duen pertsona agertu behar da ikastaroan, ezin du beste inork bere postua hartu.

Taldeak:

  • Ikastaroek ikasle kopuru mugatua daukate.
  • Gehienezko izen ematea lortzen bada, itxaron zerrenda irekiko da eta izen emate dataren hurrenkera jarraituko da berau osatzeko.
  • Talde txikiak hobesten dira, gehienez 15/20 pertsonakoak.

.

3. Izen emate prozedura

  • Izen ematea web gunetik egiten da. Prozesuak bi pausu nagusi ditu:

    1. Erregistroa. UEUren web gunean erregistratu behar da. Erabiltzaile berria sortu (posta elektronikoa eta zuk asmatutako pasahitza sartu) eta postan jasoko duzun mezuarekin kontua aktibatu behar da. Behin erregistratuta, ez duzu sekula berriz egin beharko, eta 'erabiltzaile erregistratua' atalean sartzea besterik ez duzu.
    2. Matrikula orria osatu: behin erregistratuta, matrikula orria irekiko da. Sartu zure datuak eta bidali.
  • Oharra: matrikula ondo gauzatu bada, ikasleak bere posta elektronikoan matrikularen egiaztagiri automatikoa jasoko du. Agiri horretan, ordainketarako argibideak ere ematen dira.

  • Ez bada agiria iristen, matrikulatzerakoan akatsen bat sortu delakoaren seinalea da. Halakoan, jarri ikastaroaren arduradunarekin harremanetan.

.

4. Prezioak eta deskontuak

Ikastaro bakoitzak matrikula-prezioak web guneko orrian markatuta dauzka: prezio orokorra eta deskontudun prezioak.

UEUk bi deskontu aplikatzen ditu:

  • UEUko bazkideak: % 25eko deskontua.
  • Ikasle, langabe eta erretiratuak: % 10eko deskontua.
  • Udako Ikastaroetan Berrialagunek UEUko bazkideek duten deskontu bera izango dute.

Pertsonalak eta besterenezinak dira. Bazkideak diren enpresen kasuan, enpresa horretako pertsona bati bakarrik aplikatuko zaio deskontua.

Izena ematerako orduan, matrikula-orrian bertan, norberari dagokion prezioa aukeratu behar da.

Deskontua lortzeko aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikasleak: ikasle txartela edo matrikula-orriaren kopia. Hirugarren zikloko ikasleek ere.
  • Langabeak: langabezian daudela adierazten duen agiriaren kopia.
  • Erretiratuak: INSS agiria.
  • Bestelakoak: zinpeko aitorpena.

Deskontuak ezin dira batu.

Deskontuak aplikatuko dira izena ematerako momentuan pertsonak aipatutako baldintzak betetzen baditu.

.

5. Matrikularen onarpena

Izen ematea ez da onartuko, hau da, ez da matrikula bihurtuko, ORDAINKETA EGIN ARTE.

  • Ordainketa egiteko 15 egun daude. Ordainketa ez bada epe honen barruan egiten, plaza galtzeko arriskua dago.
  • Ordainketa jaso ondoren, egun batzuetara, konfirmazio mezua bidaliko da.

Taldea osatu bada, hots, gehienezko ikasle kopurua lortu bada, itxaron-zerrenda sortuko da. Onartutako matrikulen artean bajarik egonez gero, itxaron zerrendara joko da. Hurrenkera, izen emate data izango da.

Ordainketarik ez duten ikastaroen kasuan, izen ematea onartzeko irizpide propioak egongo dira eta hauek bete beharko dira.

.

6. Ordainketa

Behin matrikula egin ondoren, ordainketa egiteko 15 eguneko epea dago, bestela plaza galtzeko arriskua dago.

Matrikula-orria bete ondoren, ikasleak bere posta elektronikoan matrikula-egiaztagiria jasoko du eta bertan ordainketa egiteko argibideak datoz. Badaezpada, hemen ere adierazten dira:

6.1. Kopurua.

Ikastaroaren fitxan zehazten dira: prezio orokorra, UEUko kideen deskontua eta ikasle, langabetu eta erretiratuen deskontua. Norberak aukeratu behar du berari dagokiona.

6.2. Moduak:

  • UEUren kontu korrontera transferentzia eginez (eskatu zenbakia ikastaroaren antolatzaileari).
  • Txekez ordaindu nahiz gero, hurbildu UEUren bulegoren batera.
  • Paypal bidez ordaindu ahal da.

6.3. Ordainagirian adierazi:

Ikastaroaren KODEA eta zure IZEN ABIZENAK (matrikulatu den pertsonarenak).

  • Kodea matrikula-egiaztagirian agertzen da.
  • Izen-abizenak ikastaroa egingo duen pertsonarenak.

Agirian ikaslearen izen abizenak ondo ikusten badira, EZ da beharrezkoa ordainagiria idazkaritzara bidaltzea. Hala ere, gorde kopia, arazorik balego ordainagiria eskatuko da.

.

7. Matrikulan aldaketak eta bajak

  • Matrikulak automatikoki gure ikasleen datu-basean sartzen dira eta aldaketaren bat egin nahi izanez gero, ikastaroaren arduradunarekin harremanetan jarri.
  • Izen ematea bertan behera utzi nahi bada, ikastaroko arduradunarekin harremanetan jarri.

.

8. Itzulketak

8.1. Ikastaroa bertan behera gelditu bada: ikasleari ordaindutako % 100 itzuliko zaio, bankuko transferentzia bidez.

8.2. Ikasleak bere matrikula bertan behera utzi nahi badu, hau da, baja eman nahi badu, ondoko irizpideak aplikatuko dira:

  • Ikastaroa hasi baino astebete baino lehen abisatuta: % 100 itzuliko da.
  • Ikastaroa hasi baino 3 egun lehenago abisatuta: % 50 itzuliko da.
  • Ikastaroa hasi baino 2 egun baino gutxiago edota ikastaroa hasita: ez da ordaindutakorik itzuliko.

.

9. Parte hartze ziurtagiria

Parte hartze ziurtagiria jasotzeko, ikasleak gutxieneko % 80ko asistentzia ziurtatu beharko du. Horretarako, egunero, sinadura orria pasatuko da. Kasuan kasu, ikastaroak bestelako ebaluazio sisteman bat izan dezake eta hau gainditzeko argibideak ikastaroaren hasieran emango dira.

Ziurtagiriak PDFan bidaliko dira matrikulatzerakoan emandako helbide elektronikora. Ikasleak hala eskatuta, paperean kopia bidali daiteke..

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 682079

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.