Egoitzak

EIBAR

UEUren ikastetxe nagusia

Markeskoa Jauretxea

Otaola hiribidea 1 - 20600 Eibar

943 82 14 26

markeskoa@ueu.org

Iristeko argibideak:
  • Ezaugarriak: XVI. mendeko dorretxea da, harrizko eraikuntza, horiz margotuta. Inguruan Eroski dago. Alboan Ertzantzaren komisaldegia dauka eta parean Armagintza Eskola eta El Corte Ingles.
  • Autoz nola iritsi: autopistatik etorrita Ermuko irteera hartu eta Eibarko norabidea jarraitu. Kilometro pare batean industriagunea igaro, eta herrian sartu orduko, eskuinean agertuko da Markeskoa. Aparkatzeko arazoak daude inguruan beraz Eroskiko parkinean uztea gomendatzen dugu (goiko parkina irekia eta doakoa da).
  • Autobus edo trenez: Egogain geltokitik udaletxearen plazara joan, udaletxearen eraikina parean izanda, ezkerretara aldapan gora egiten duen kalea hartu (Isasi kalea). Aldapa guztia igo (5 min.), Armagintza Eskola eskuinean utzi, eta parean dago Markeskoa jauretxea (Ertzantzaren alboko eraikin horia).
  • Ikusi mapa.

.

2. BAIONA

Ereintza Euskaltegia (AEK)

22 Marengo karrika

64100 Baiona

Baionako AEK euskaltegia

Ikastaroak emango diren egoitzara iristeko argibideak:
  • Ezaugarriak: Baiona Ttipian kokatua dagoen AEKren Euskaltegian egongo gara, Kalostrape tabernaren gainean, Euskal Museotik 100 metrora.
  • Autoz nola iritsi: A63 autobian, Baionako irteera hartu. Jarraitu argibideak Baiona zentrora iristeko. Saint-Leon biribilgunean, jarraitu 'Unibertsitatea' norabidea. Aparkatzeko: Gaztelu Berriaren (Baionako Unibertsitatea) azpian parkina dago (ordaindua). Ikusi hemen Baionako aparkaleku eta parkinen zerrenda, badaude batzuk doanekoak direnak.
  • Trenez: tren geltokitik irten eta hartu Baionarako norantza. Igaro Saint Esprit zubia eta egin aurrera hurrengo zubiraino. Ezkerretan dagoen auzoa da Baiona Ttipia. Bigarren zubia igaro aurretik, hartu errekaren bidean dagoen kalea (Quai des Corsaires) eta erreka eskubian daukazula egin aurrera. Euskal Museora iristean, Marengo karrika hartu eta 100 metrora dago euskaltegia.
  • Autobusez: PESAko autobusak Place des Basques-en gelditzen dira. Egin errekaruntz eta hartu lehenik Avenue Leon Bonnat eta ondoren Rue de Bernéde, Udaletxerako (Herriko Etxea) norantzan. Igaro zubia eta errekaren bidea egiten duen lehen kalea hartu (Quai des Corsaires). Errekan gora egin eta Euskal Museoaren ondoan hartu Marengo karrika, 100 metrora euskaltegia dago.

.

3. IRUÑEA

Ezpeleta Jauregia

Kale Nagusia 65,

31001 Iruñea

Nafarroako Eskola Kontseiluaren web gunea.

Argibideak:

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.