Diru-laguntzak

2017ko UDAZKENEKO IKASTAROAK.

1. Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren graduondoko eta on line eskaintzaren lerroak babestuko ditu eta horren ondorioz, gipuzkoarrek diru-laguntza izango dute UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxean, 2017ko udazkenean emango diren ikastaroetan parte hartzeko.

1.1 Diru-laguntza jasotzeko baldintzak:

  • Nori zuzendua: gipuzkoarrak, orokorrean, lanbide edo titulazio jakinik kontutan izan gabe.
  • Matrikularen %100a ordainduta izatea.
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea.
  • Ikastaroa gaindituta izatea.
  • Eskatutako agiriak epeak aurkeztea.

1.2. Laguntzaren zenbatekoa:

  • Matrikula kostuaren %35a.
  • Eskatzailea erroldatuta dagoen udalak diru-laguntzaren bat emango balu, derrigorrez laguntza hori eskatu beharko du lehenik. Ondoren, eskatzaileari UEUk osatuko dio diru-laguntza %35era iritsi arte.

1.3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Nortasun agiriaren kopia.
  • Erroldatze agiriaren kopia.
  • Nork bere udalari ikastaroa egiteko diru-laguntza eskatu diolakoaren frogagiria. Laguntzarik ez badu eskatu, hori adierazten duen zinpeko aitorpena (eskuratu hemen eredua).
  • Kontu korrontearen 20 zenbakiak.
  • Epea: 2017ko abendua 15a baino lehen.

1.4. Dokumentazioaren bidalketa:

  • Posta arruntez (paperean) edo posta elektronikoz.
  • Kontaktua:
    • Udako Euskal Unibertsitatea
    • (Unai del Burgo)
    • Erribera 14-1.C, 48005 Bilbo
  • u.delburgo@ueu.eus
  • telefonoa: 946790546 (Unai)

1.5. Oharra:

  • Galdetu zure udalari UEUren ikastaroetan ikasle moduan parte hartzeko laguntza ematen duen. Udalak diru-laguntza ematen badu, eskatzaileak derrigorrez laguntza hori eskatu beharko du. Kasu horretan, Udalak ikasleari ordaindu ez dion zatia, UEUk osotuko du.
  • Diru-laguntza deialdi honek diru-kopuru mugatua dauka (2.000,00€). Eskaerek kopuru hori gaindituz gero, ahalik eta ehunekorik txikienean murriztuko lirateke zenbatekook, eman beharreko laguntzen zenbateko osoa aipaturiko mugari ahalik eta gehien egokitzeko. Murriztapenik balego, laguntza guztiei kenduko zaie ehuneko berbera. Matrikulari dagokion laguntza ez da inoiz murriztuko: 2.000,00€-ko muga gaindituko balitz, mantenu, ostatu eta joan-etorrien gastuei dagokien beka/laguntza bakarrik murriztuko litzateke.
  • Diru-laguntzari buruzko argibideak: Unai del Burgo - 94 679 05 46 - u.delburgo@ueu.eus

..

2. Udalak eta Mankomunitateak.

Hainbat udalek  beraien herritarrei diru-laguntzak ematen dizkiete 2017an UEUren ikastaroetan parte hartzen laguntzeko, hona orain arte konfirmatu digutenen zerrenda:

  • ABADIÑOko udala (eskaerak udalean)
  • AMURRIOko udala (info+)
  • ANOETAko udala (info+)
  • AZKOITIko udala (info+)
  • DEBAko udala (info+)
  • EIBARko udala (info+)
  • ELGOIBARko udala (info+)
  • ERANDIOko udala (info+)
  • GASTEIZko udala (info+)
  • GERNIKA-LUMOko udala (info+)
  • HERNANIko udala (info+)
  • HONDARRIBIko udala (info+)
  • IRURAko udala (info+)
  • LEGAZPIko udala (info+)
  • MALLABIKO UDALA (info+)
  • OIARTZUNGO UDALA (info+)
  • ONDARROAko udala (info+)
  • SAKANAko mankomunitatea (info+)
  • URRETXUko udala (info+)
  • ZARAUZko udala (info+)
  • ZESTOAko udala (info+)
  • ZUMARRAGAko udala (info+)

.

Posible da beste udalen batek ere diru-laguntzak ematea eta guri jakinarazi ez izana, beraz badaezpada udalean bertan galdetzea gomendatzen dugu.

..

2017ko UDAKO IKASTAROAK

1. Bizkaiko Foru Aldundia.

Bizkaiko unibertsitate ikasle eta unibertsitate ikasle ohi-langabetuei zuzendutako laguntza da, Bizkaiko Foru Aldundiak eman eta UEUk kudeatzen duena (eskaera UEUn egin behar da).

1.1. Laguntza:

  • Matrikularen %100a (muga: 900,00€/pertsona).
  • Ostatu gastuen %70a (muga: 16,00€ eguneko eta pertsonako, gehienez 20 egun).
  • Mantenu gastuen %70a (muga: 18,00€ eguneko eta pertsonako, gehienez 20 egun).
  • Joan etorri gastuen %70a (muga: orotara 40,00€/pertsona).
  •  Oharra: Eskatzailearen udalerriak diru-laguntza ematen badu, eskatzaileak berak derrigorrez udalaren diru-laguntza eskatu behar du. Udalak matrikula eta bestelako gastuen zenbateko osoa estaltzen ez badu, UEUk bere gain hartuko du estaldu gabe gelditzen den zatia, ikaslearen kontu korrontean transferentzia bat eginez.

1.2. Baldintzak:

  • Nori zuzendua: Unibertsitate-ikasleak (langabeak zein langileak) eta Unibertsitate-ikasle ohi langabetuak.
  • Matrikula ordainduta izatea.
  • Bizkaian erroldatua egotea.
  • Ikastaroan gutxienezko %80ko asistentzia izatea.
  • Eskatutako agiriak aurkeztea, 2017ko uztailaren 25a baino lehen. Eskuratu hemen agirien zerrenda.

1.3. Eskaera: 2017ko uztailaren 25a baino lehen, eskatutako agiriak aurkeztuz ondoko helbidera (agiriak posta arruntez, faxez edo e-postaz aurkeztu daitezke): Udako Euskal Unibertsitatea, Erribera 14-1.C, 48005 Bilbo - Faxa: 94 479 30 39 - u.delburgo@ueu.eus

1.4. Matrikula eta gainontzeko gastuen itzulketa:

Agiriak jaso eta eskatutako baldintza guztiak bete direla konprobatu ondoren, UEUk itzulketa egingo dio ikasleari, beti ere, 2017ko uztailaren 31a baino lehen.

1.5. Oharra:

  •     Galdetu zure udalari UEUren udako ikastaroetan ikasle moduan parte hartzeko laguntza ematen duen. Udalak diru-laguntza ematen badu, eskatzaileak derrigorrez laguntza hori eskatu beharko du. Kasu horretan, Udalak ikasleari ordaindu ez dion zatia, UEUk osotuko du.
  •     Diru-laguntza deialdi honek diru-kopuru mugatua dauka (4.000,00€). Eskaerek kopuru hori gaindituz gero, ahalik eta ehunekorik txikienean murriztuko lirateke zenbatekook, eman beharreko laguntzen zenbateko osoa aipaturiko mugari ahalik eta gehien egokitzeko. Murriztapenik balego, laguntza guztiei kenduko zaie ehuneko berbera. Matrikulari dagokion laguntza ez da inoiz murriztuko: 4.000,00€-ko muga gaindituko balitz, mantenu, ostatu eta joan-etorrien gastuei dagokien beka/laguntza bakarrik murriztuko litzateke.

Diru-laguntzari buruzko argibideak: Unai del Burgo - 94 679 05 46 - u.delburgo@ueu.eus

.

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 682079

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.