TAILERRAK

Maiatzak 27, astelehena.

Artikuluak, tesia eta bestelako dokumentu zientifikoak sortu LaTeXekin. (2019-04-05, BETETA)

Dokumentazio tekniko eta zientifikoaren edizioak ezaugarri bereizgarri  batzuk ditu. Tailer honek dokumentu tekniko (txostenak, proiektuak,  aurkezpenak, etab.) eta zientifikoak (artikuluak, aldizkariak,  liburuak, etab.) kalitate handiarekin ekoizteko baliabideak landuko ditu, bai  formatu digitalean bai paperezkoan. Horretarako, edozein sistema  eragile eta ordenagailutan exekutatu daitekeen LaTeX software librea erabiliko  da. LaTeX dokumentuak ekoizteko tresna bat da. Mundu osoan erabilia  zientziako eta teknologiako arlo askotan. Haren helburu nagusia  kalitate oso altuko dokumentuak sortzea da.

Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza.

  • Miren Aranguren. Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista Elkarteko kidea eta ikerketa proiektuen arduraduna.
  • Leku kopurua: 20

Unibertsitateko testuinguruetan gertatzen dira ikerketa gehienak eta  ezagutza bertan bakarrik garatzen dela uste du gehiengoak. Eremu  horretan dagoen tradizio positibistaren nagusitasunak zein
ikertzaileen artean dagoen konpetentzia eta indibidualizaziorako joerak zaildu  egiten dute ikertu eta ezagutzen dena jendartearen eta, bereziki,  herrigintzan dihardutenen mesedetan jartzea.  Lan-saio honetan, ikerketa eta metodologia feministek eskaintzen  dituzten ikerketa-tresna berriak ezagutzeko tartea eskaintzeaz gain,  ezagutzen trukea eta horizontaltasunean eta kidetasunean  oinarritutako jakintzen eraikuntza nola garatu aztertu nahi dugu.
Ikerketa eta ezagutza feminista herrigintzatik birpentsatu nahi ditugu  eta, era berean, herrigintza ikerketa eta ezagutza feministatik aldatu  nahi dugu.

Argitalpen zientifikoetarako mapen sorkuntza.

  • Pili Martinez eta Aitor Bastarrika. Geomatika Aplikatua Ikerketa  Taldeko partaideak eta UPV/EHUko Geoinformatikako Berezko Tituluko irakasleak.
  • Leku kopurua: 20

QGIS software librea eta datu irekiak erabiliz, artikulu  zientifikoetan eskatzen diren mapak egitea da helburu nagusia.  Horretarako, datu espazialen erreferentzi sistemak nola kudeatu,  sinbologia egokia nola aplikatu eta diseinu kartografiko  egoki/eraginkorrak nola garatu irakatsiko da. Tailerra ikertzaile  bakoitzak behar dituen datuen irudikapen grafikoetara egokituko da  ahal den heinean.

Baliabideak: Ordenagailu eramangarria behar da.

Maiatzak 28, asteartea.

Datuak ikusarazteko, Infografia. (2019-04-05, BETETA)

  • Joxan Apeztegia. BERRIAko infografista.
  • Leku kopurua: 20

Datuak analizatu, grafiko tipologiei begirada bat eman eta zein datu  azaltzeko zein grafiko aukeratu aztertuko dugu. Horretarako,  argitaratutako adibideak erabiliko dira batez ere. Praktika eta ohitura  onak azalduko dira (koloreak, ordena…). Teoria hauek azaltzeko  adibideak aurkeztuko dira eta online erremintak erabiliko dira  praktikan jartzeko.

Baliabideak: Ordenagailu eramangarria behar da.

Ikerkuntzan kontuan hartu behar diren gako juridikoak.

  • Ion Turrillas. IKT abokatua, UPV/EHU.
  • Leku kopurua: 20

Besteak beste, jabetza intelektualari dagokionez zeintzuk diren egileen eskubideak eta bestelako bete beharrak.
Aztertuko dira ere egoera ezberdinak datu pertsonalak babesteko araudiari dagokionez eta zeharkako beste lege batzuk.
Hauek dira jorratuko diren puntuak tailerrean:

  • Jabetza intelektuala.
  • Jabetza intelektualeko erregistroak/ erroldak.
  • Lizentziak (Creative Commons lizentziak eta abar).
  • Patente eta marken araudia.
  • Jabetza industriala.
  • Datuak babesteko araudia.
  • Araudi orokorra.

Zelan aletu zure ikerketa akademiatik harago.

  • Uxune Martinez. Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko Zabalkunde Zientifikorako arduraduna.
  • Leku kopurua: 20

Tailer teoriko-praktikoa izango da, eta batez ere adibideak emango dira bideak erakusteko.
Lau atal landuko dira:

1/ Dibulgazioa beharrezkoa ote?
2/ Erremintak
3/ Irizpideak
4/ Praxi onak eta txarrak

Tailer eta Saio Osagarri izango diren bi bisita antolatu ditugu:

Euskal Herriko Laborantza Ganbara.

2005. urtean sortua, laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten duen elkartea da, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde egiten du.

  • Irteera eta buelta-ordua: 15:00-19:00 (Baiona- Ainiza-Baiona)
  • Autobusez izango da
  • Leku kopurua: 20

ESTIA Ingeniaritza Eskola.

Bidarten egoitza duen ingeniaritza unibertsitate-eskola da.

ESTIA-ko erainkuntzak eta PEPSS eta EnerGea plataforma teknologikoak bisitatzeko aukera iznago dugu.

  • Irteera eta buelta-ordua: 15:00-18:00
  • Kotxez izango da
  • Leku kopurua: 10