SARIAK

Ikergazte 2019 kongresuan 3 saro mota izango ditugu:

Jakintza arloko komunikaziorik onena:

5 sari banatuko dira, jakintza arlo bakoitzeko bat, eta sari berezi bat.

Jakintza arlokako sariak:

  • Artikuluen artean ebaluatzaileek saritzeko moduan daudenak proposatzen dituzte (bereziki ondo landutako artikuluak)
  • Saritzeko moduan dauden artikuluak alorreko aldizkari espezializatuetara bidaltzen dira eta bertan bigarren ebaluazio bat egiten da.
  • Saritzeko moduan diren artikuluen egileen produkzio zientifikoa zein den aztertzen da (Inguma datu basea, Google Scholar)
  • Saritzeko moduan diren artikuluen ahozko aurkezpenak mahaiburuek baloratuko dituzte

Irizpide guztiak kontutan hartuta, jakintza arlo bakoitzean saridun bat aukeratuko da.

Saria:

  • 300€ko sari ekonomikoa
  • Artikulua aldizkari zientifikoan argitaratzea
  • Aldizkari baterako urte bateko harpidetza

Sari berezia

Udalbiltzak sari berezia eskaintzen du, Euskal Herriko garapenerako bereziki garrantzitsua den gaia lantzeagatik.

 

Mikroaurkezpenik onena

Sari bat emango da, IkerGazten aurkeztutako mikroaurkezpen onenari, ondoko bi irizpideen arabera:

  • Ulergarritasuna
  • Orijinaltasuna

Mikroaurkezpenik onena bertan dauden entzuleek aukeratuko dute.

 

“Posterra 3 txiotan” saria

Ekimen honek, egun bizi dugun osasun egoera larriak bultzatuta, posterretan azaltzen den informazioa beste euskarri eta sareetan zabaltzeko helburua du.

Bere lana posterrean jaso eta kongresuan aurkezteko aukerarik ez duten ikertzaileei zuzenduta dago (ez ahozko aurkezpen ezta mikroaurkezpenik ez duten komunikazioak).

Ekaineko lehen astean, 1etik 8ra, egindako lana Twitterrera igo beharko da 3 txiotan.

Saria ondoko bi irizpideen arabera esleituko da:

  • Ulergarritasuna
  • Orijinaltasuna