HITZALDI OROKORRAK

“What does archeology tell us about the origin of modern cognition?”

Francesco d’Errico, CNRS-Bordeleko Unibertsitatean Ikerketa Zuzendaria eta Bergeneko Unibertsitatean irakaslea.

 

Francesco d’Errico, Frantziako Centre National de la Recherche Scientifique-n (CNRS) Ikerketa Zuzendaria da, Bordeleko Unibertsitateari atxikirik, eta Bergeneko Unibertsitateko Centre for Early Sapiens Behaviour-eko irakaslea da. d’Erricoren ikerketak gizakion sorreraren inguruko ondoko galdera hauek erantzutea du helburu: noiz eta nola bihurtu ginen gizakiok gizaki? ze mekanismo eta aldagaik lagundu dute prozesu horretan? eta zehazki, noiz agertu ziren gaur egungo gizakion antzerako gaitasun kognitibo eta kulturalak gure espeziean? Ikerketa alor hau garatzeko (i) Afrika, Europa, Ekialde Hurbila eta Txinako material sinboliko kulturalaren adibide goiztiarrenak aurkitu eta aztertu ditu, (ii) Neandertalen desagerpenaren prozesua, edo (iii) aldaketa klimatikoak izan duen eragina populazio paleolitikoetan. 200 artikulu baino gehiago idatzi ditu goi mailako aldizkarietan, hala nola, Science, Nature eta PNAS. 2014-az geroztik gehien aipatutako ikertzaileen zerrendan (Highly Cited Researchers) agertzen da (hemen).

“Done bare. Barearen 10 dohaiak ikergai gisa”

Jesus Mari Txurruka, UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea izandakoa. UEUkidea.

UPV/EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko ikertzaile eta irakaslea 1976-77 ikasturtetik. 1979-80 ikasturtean euskal lerroa abiatu zenean Biologia, Geologia eta Kimika Lizentziaturetan lehen kurtsoko Biologia, teoria eta praktikak, euskaraz ematen hasi zen. Zientzietako euskarazko ikasketak abiatzeko izen nagusietako bat, Ingumako produkzioan 67 erreferentzia jasota ditu 1977 urtetik hona. UEUkidea ere elkartea sortu zenetik. Irakaslea, ikertzailea, idazlea eta dibulgatzailea izan da eta da, oraindik ere.

The role of multi-disciplinary research in enhancing health services for minority language speakers: a Welsh perspective”

Gwerfyn Wyn Roberts, Galeseko Bangor University-ko School of Health Sciences-eko irakasle titularra izandakoa.

Gwerfyl Galeseko Bangor University-ko School of Health Sciences-eko irakasle titularra izan da, duela gutxi erretreta hartu duen arte. Bere lana osasunaren ikerketan eta hezkuntzan hizkuntzarekiko sentiberatasuna sustatzean oinarritu da, eta bereziki, erakundearen osotasunean hizkuntzarekiko kontzientziaren eraldaketa sostengatzen. Eginkizun nabari eta nabarmena izan zuen Gwerfil andereak testuinguru elebidunetan osasun zerbitzuen erabiltzaileentzat sarbide eta konpromezua errazten eta laguntza medikurako eskulan egokia prestatzen, eta prestaketa hau sostengatzen. Garapen hauek Galeseko sektore publikoko Gales hizkuntzaren zerbitzuaren legegintza eta estatutu-marku berria gorpuzten dute. Honetaz gain, garapen honek nazioarteko osasun politikan ere izan du oihartzuna, hizkuntza gutxituetako hiztunek osasun zerbitzuan izan ditzaketen beharrei erantzuteko duen egokitasunarengatik.

Egile izengabeen irudi ikusezinak esistitu ere egiten ez de herri batendako.

Josu Martinez, UPV/EHUko ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlari eta irakaslea da, zinema arloan.

Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua da, eta euskal zinemaren historian doktorea.

Lanbidez, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlari eta irakaslea da, zinema arloan. Paueko Unibertsitatean ere zinema irakasle izan da, Baionako kanpusean. Hizkuntza gutxituak eta ikus-entzunezko medioak aztertzen dituen NOR ikerketa taldeko kidea ere bada. Hari zor zaizkio, “Gure sor lekua” (1956) euskarazko historiako lehen filmaren eta “Euskadi” (1936) Louis Lumierek 3 dimentsiotan filmatutako laburmetraiaren aurkikuntzak.

Zinemagintzan eta literaturan, hainbat lanen egilea da.

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save