EKARPENEN AURKEZPENA

Apirilaren 26an argitaratuko da onartutako lanen formatua zein izango den: ahozkoa edo posterra.

Komunikazioa aurkeztu ahal izateko eta argitalpenean jaso ahal izateko IkerGazte kongresuan parte hartu behar da, hau da, komunikazioa aurkezten duen ikertzaile gazteak behintzat izena eman behar du. Ikusi hemen izen emateari buruzko argibideak.

 

Ahozko komunikazioak

Ahozko komunikazioak 5 saio paralelotan eskainiko dira aldi berean ekainaren 10ean 12:00etatik 14:15etara.

Komunikazioak asko jota 10 minutukoak izango dira, eta galdera-erantzunen tartearekin 15 minutura arte luzatu ahal izango dira.
Aurkezpenaren euskarri digitala aretoan egongo den ordenagailu eramangarrian sartuko dira aurreko kafe edo luntx tartean.
Aurkezpenaren euskarri digitala bi formatotan ekartzea gomendatzen da, haietako bat pdf-a. Gaur egun sistema eragile, aplikazio eta bertsioen artean dauden formato aldaketak ekiditzen saiatuko gara.
Apirilaren 3ko astean jakintza arlo bakoitza eta saio bakoitza non izango den iragarriko dugu.

Posterrak

Aurten bizi dugun egoera berezia dela eta, ez da poster fisikorik egongo.

Posterrak formatu digitalean eskegiko dira webgune honen “Posterrak” atalean.

Edizio digitalerako egokien ikusten den aplikazio informatikoa erabili ahal izango da, baina webgunean eskegitzeko formatoa pdf erakoa izango da.  Poster digitalak a.latatu@ueu.eus helbidera bidali beharko dira maiatzaren 31rako eta poster guztiak ikusgai izango dira ekainaren 7ko 12:00etatik aurrera.

Posterrari buruzko oharrak:

  • Soilik pdf formatuan onartuko dira
  • Formatu bertikala izango dute.
  • Ohikoa da poster fisikoan A0 tamaina baina formatu digitalerako orri bakarrekoa eta irakurgarria izatea da lehenesten den baldintza.
  • Izenburua, egileak eta afiliazioa argi azalduko dira posterraren goiko aldean.
  • Artxiboaren izena horrela definituko da: Komunikazio zenbakia- egilearen abizena.

Posterren ahozko aurkezpen laburra egin beharko da (3 minutu), apirilaren 26an argitaratuko den egun eta saioan.

 

Oharra:

Aurten osasun arrazoiengatik egindako egitarauaren moldaketak eta jaso dugun artikulu kopuru altuak, ezinezkoa egiten dute komunikazio guztiak IkerGazte kongresuan ahozko zein mikroaurkezpen formatoetan aurkeztu ahal izatea. Hala ere, nartutako komunikazio guztiak argitalpenean jasoko dira, bai eta ahozko aurkezpen zein poster digitaletan ikusgai izango dira.