Udako Ikastaroak

Bazkide egin zaitez

48. Udako Ikastaroak 2020 #ElkarEkin

Larrialdi egoeraren ondorioz, ekaina eta uztaileko agertokiak bereziak izango direla aurreikusten dugu baina, momentuz, UEUk Udako Ikastaroen ohiko antolaketa, egoitza eta eskaintzarekin aurrera egitea erabaki du.

Hona 2020ko Udako Ikastaroetako eskaintza:

.

Bilbo

  • ZientziaK eta Euskara. Esperientzietatik etorkizunera. (UI48 Hasiera Ekitaldia)

Iruñea (ekainak 22-24)

  • Orreagatik (778) Trantsiziora (1975-1982): Nafarroaren historia, memoria eta kontakizunak.

  • Udako Bertso Eskola.

  • Euskal Herria Dekolonialitatetik.

  • Etxebizitza Kooperatiboak.

  • Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria.

  • Online edukiak kudeatzerakoan kontuan hartzeko gako juridikoak.

  • Hezkuntzarako bideo egokiak.

Baiona (uztailak 6-8)

  • Hizkuntzalaritza klinikoko I. jardunaldia : hizkuntza nahasmenduen azterketa eta esku-hartzea euskaldunengan, ikerketa eta arlo klinikoaren ikuspegitik.

  • Euskaraz beti eta hobeki.

  • Euskara gaitasuna lantzeko tailerra.

  • Gau Beltza antolatzeko tailerra.

  • Euskal kantu ondarearen transmisioa.

Eibar (ekainak 25-uztailak 10)

  • Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa. (Matetop IV)

  • Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VI. Bilkura: Tokiko Bildumak. GLAM erakundeek eta komunitateek tokiko memoria elkarrekin eraikitzen.

  • Kultur Kritika Feminista: leiho berriak, etorkizunerako urrats.

  • Larrialdi klimatikoa 2020 urtean. Hondakinen % 50a birziklatu behar. Erraustu, konpostatu hor dilema.

  • Euskal mito-bilketa: hitza, irudimena, herria.

  • Software librea ikastetxean: Luberri sistemaren instalazioa eta administrazioa.

  • BERRIA transmedia: kazetaritzaren gaur egungo praktikak.

  • Zer dakigu, jakin nahi dugu eta jakin dezakegu euskararen historiaurreaz?

  • Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza DBHko Natur Zientzietan: ingurumenari loturiko proiektuen diseinua.

  • Azterketa sozialerako lau mailak.

  • DBHko EKI ezagutzeko oinarriak.

Usurbil

  • Orainaldi distopikoa. Birusak, panikoa eta bizitza. (Jakin Jardunaldia)

Donostia

  • Wikimedia editatoia.

.
Oharra: ikastaroen zerrenda hau behin behinekoa da, aldaketak egon daitezke.

..

ARGIBIDEAK

MATRIKULAZIOA

  • Maiatzaren 11n irekiko da eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago itxiko da.
  • Egitarauak maiatzaren 11n argitaratuko dira.
  • Izen-ematea UEUren webgunetik egiten da:  www.ueu.eus
  • Ikusi UEUren matrikulazio-araudia webgunean.

MATRIKULA-PREZIOAK

  • Matrikula-prezioak ezberdinak dira ikastaroaren iraupenaren arabera. Begiratu ikastaroaren orrian, webgunean.
  • Matrikula-prezio murriztua izango dute: ikasle, langabe eta jubilatuek (% 10eko beherapena) eta UEUkideek (% 25eko beherapena).
  • Ordainketa egiteko izena eman eta 15 eguneko epea dago, bestela izen-ematea bertan behera utziko da.

DIRU-LAGUNTZAK (info+)

  • Hainbat udalek beren herritarrei diru-laguntzak ematen dizkiete, ikusi zerrenda gure webgunean eta galdetu zure udalean.
  • BERRIAlagunak. UEUko bazkideek duten deskontu bera lortu dezakete (matrikula egiterakoan adierazi oharretan Berrialaguna zarela).
  • Informazio guztia: Diru-laguntzak orrian.

IKASTARO HOMOLOGATUAK

  • Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako homologazio-prozeduretan adierazitako pausoei jarraituko zaie.
  • Irakasleek beren merituetan parte-hartze ziurtagiria aurkeztu eta puntuak lortzeko aukera izango dute. Ikusi homologazio-argibideak ikastaroaren fitxan, webgunean.

EGOITZAK ETA OSTATUAK

  • Udako ikastaroen ohiko egoitzak hauek dira: Eibar, Baiona eta Iruñea.
  • Beste tokiren baten emango balitz ikastaroa, orrian bertan adieraziko da.

.

INFORMAZIO EGUNERATUA ETA JARRAIPENA:

.
Informazio gehiagorako:
Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)
tel. +34 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus
www.ueu.eus