Udako Ikastaroak :: Biologia eta Natur Zientziak, Ekologia

Kostako basa-bizitzaren ikerketan. Ikastaro praktikoa inter-marealean.

  • Hasiera-data: 2016(e)ko uztailaren 22a
  • Amaiera-data: 2016(e)ko uztailaren 24a
  • Tokia: Hainbat toki
  • Ordutegia: Ostiraletik igandera. 9:00-13:00/15:00-19:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 24.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko uztailaren 10a

Biologiako zein ingurugiro zientzien ikasketetan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaie teknika molekularrei eta laborategiko beste lanei. Horren ondorioz, biologo gazteek maiz hutsune handiak izaten dituzte mendiko lanak egiteko eta basabizitza ezagutzeko. Horrek, gainera, hainbat lanpostuetarako atea ixten die. Ikastaro honen helburua hutsune horiek betetzen hastea da. Horretarako, 3 egun (uztailaren 22tik 24ra) emango ditugu kostako gune bat miatzen. Lehenik, ikastaro teoriko bat izango dugu gai orokorren inguruan jakitun izateko, eta gero, marea goian eta behean bi irteera praktiko egingo ditugu kostaldera.

Ikastaro honi 40 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Ikastaro honek Getariako Udalaren laguntza dauka.

Irakasleak

  • Eneko Aspillaga Cuevas

    (Hondarribia, 1987) Biologia ikasketetan lizentziatua da, eta itsas ingurua betitik izan du bere habitat natural. Gaztetatik urpekatzan aritu da afizioz, eta ostera, ofizio bilakatu du berau. Egun, Meda uharteetako itsas erreserbaren (Katalunia) arrainen ekologia espazialaren inguruko doktorego tesi bat egiten dihardu Bartzelonako Unibertsitatean.

  • Enara Marcos Ipiña

    (Hondarribia, 1977) Biologia ikasketetan lizentziatua eta EIBE-ko (Euskal Izurde eta Balezaleen Elkarteko) kidea. Zetazeoen kontserbazioan aditua, azkeneko hamahiru urteetan zehar etengabe itsasoratu da euskal kostaldeko animalia hauen populazioak ikertzeko eta itsas erreserben sorrera bultzatzeko.

  • Aitor Salaberria Oiartzabal

    (Lezo, 1994) Biologiako gradua amaitzear dagoen ikaslea da, botanika eta ekologia arloetan interes berezia daukana. Gradu amaierako lanean sega-belardietako flora eta zelaien arteko dibertsitatearen konparaketa aztertzen dabil. Mendizale porrokatua izaki, Jaizkibelgo labarretatik datorkio kostaldeko bizitzaren inguruko zaletasuna.

Helburuak

  1. Kostako lan naturalistikoetan trebatzea, natura interpretatzen ikasiz.
  2. Euskal kostaldeko basabizitzaren dibertsitatea ezagutzea.
  3. Itsas basabizitzaren azterketan maiz erabiltzen diren metodoak esperimentatzea.
  4. Itsas basabizitzaren kudeaketak dituen arazo eta erronka berrien inguruan gogoeta egitea.

Edukiak

  1. Sarrera orokorra: euskal kostaldeko biodibertsitatea, ekologia eta kontserbazioa (Getaria, 1. Eguna).
  2. Marearteko irteera (Zumaia, 2. eguna, goiza).
  3. Marearteko fauna eta floraren identifikazioa eta ikerketa (Getaria, 2. eguna, arratsaldea).
  4. Gune neritikoko fauna eta floraren identifikazioa eta ikerketa (Hondarribia, 3. eguna, goiza)
  5. Gune neritikora irteera: urpean eta txalupan (Hondarribia, 3. Eguna, arratsaldea)

Metodologia

Ikastaroaren hasieran, itsasoko kostaldearen ekologiaren testuingurua azalduko zaie ikasleei, modu honetan ekosistemaren eragile garrantzitsuenen (fisikoen, kimikoen, espazialen eta tenporalen) azalpenak jasoko dituztelarik. Ikastaroa irteera praktikoekin ornituko da, non, batetik, gune inter-marealeko fauna eta flora aztertuko dugun (marea behean denean), eta bestetik, betaurrekoekin eta aletekin gune neritikoko fauna aztertzen saiatuko gara.

Balio erantsi moduan, kostaldeko inpaktu maila ezberdineko bi ekosistema izango dira bisitatuko ditugunak, eta eragin honen ondorioak aztertuko ditugu.

Nori zuzendua

Kostaldeko ikerketa floristiko, faunistiko zein ekologikoetan interesatuta dauden biologia zein ingurumen zientzietako ikasle edo lizentziatuak. Ez da aparteko ezagumendurik behar, baina bai gune malkarretan ibiltzeko ohitura eta alde-aldeko sasoia. Gainera, partaide bakoitzak ezinbestekoa du oinarrizko materiala eramatea (aletak, betaurrekoak, tuboa, neopreno edo likra...).

Ikastaroaren antolaketa dela-eta (ostatua, garraioa, praktikak...), gehienez 15 pertsona onartuko dira.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OHAR GARRANTZITSUA:

  • 15 plaza daude bakarrik.
  • Matrikula prezioaren barne daude ostatua eta otorduak.
  • EZ daude prezioan: bainurako materiala eta garraioa.
  • Itsasorako materiala: ikastaroa itsaso inguruan egingo denez, ezinbestekoa da material aproposa eramatea: intermarealean ibilitzelko oinetako egokiak, bigarren egunerako, eta aletak, betaurrekoak, tuboa, eta neoprenoa edo likra, hirugarren egunerako. Gainera, partaide bakoitzak oinarrizko material naturalistikoa (lupa eta prismatikoak) eramatea ere gomendatzen da.
  • Garraioa: Lekutik lekura mugitzeko autoak erabiliko ditugu, eta horietako batzuk behintzat ikasleek jarri beharko dituzte.
  • Ostatua eta otorduak: Askizu aterpetxean hartuko da ostatua eta otorduak martxaren arabera antolatuko dira (aterpetxea eta otorduak matrikulan barne daude). Xehetasun hauek ikastaroaren antolatzaileek ikasleekin lotuko dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2016ko ekainaren 20ko ebazpena).Homologazio kodea: 1668348022Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Zumaia, ikastaroak, marearteko zona, gune pelagikoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.