Udako Ikastaroak :: Ekonomia, Soziologia, Baratzezaintza, Nekazaritza, Ekologia

Tokiko esperientzia agroekologiko eraldatzaileak (II). Agroekologiaren dimentsio sozio-ekonomikoa: lurraldeari lotutako bidezko eredua.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko uztailaren 3a

Ikastaro hau, UEUk sustatzen duen eta UPV/EHUren Berezko Titulua den Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen graduondokoaren edukiak osatzera dator alde batetik, bai eta, azken urteotan agroekologiaren inguruan eskaini diren udako ikastaroen segida gisa.

Agroekologiaren ikuspegiaren hausnarketa gero eta zabalduagoa dago eremu desberdinetan. Izan ere, agroekologiaren izaera holistikoak bere dimentsio teknikotik haratago dimentsio sozio-ekonomikoa eta politikoa jasotzen ditu. Azkenaldian alderdi horiek ahoz aho dabiltza, agroekologiak Elikadura Burujabetzaren aldarriari bidea eman diezaiokelako.

UEUk ere ekin dio azken urteetan agroekologiaren lanketari. Ikastaro honekin alderdi sozio-ekonomikoan murgildu nahi dugu, modu partehartzailean dimentsio horren helburuak eta irizpideak zehaztuz eta proiektu agroekologikoen praxian dimentsio hau garatzeko izan ditzakegun zailtasunak eta aukerak aztertuz, dagoeneko euskal herrian dauden hainbat adibide erakutsiz.

Irakasleak

  • Mirene Begiristain Zubillaga

    UPV/EHUko ekonomia irakaslea eta Agroekologia gaietan ikertzailea. UEUkidea.

  • M. Jose Imaz Gurrutxaga

    Nekazaritza Ingeniaritzan doktorea eta Ekoizpen Urduñaren arduraduna (Urduñako eta Eskualdeko Garapen Agroekologikorako Zerbitzua).

Helburuak

  • Agroekologia eta bere dimentsioak kokatu
  • Agroekologiaren dimentsio sozio-ekonomikoaren edukietan sakondu
  • Euskal Herrian prozesu/proiektu agroekologikoek duten dimentsio sozio-ekonomikoaren errealitatera hurbildu eta zailtasunak eta aukerak nola jorratu ditzakegun aztertu

Edukiak

  • Agroekologiaren dimentsioak aipatzea eta dimentsio sozioekonomikoan sakontzea.
  • Talde dinamika: Zer eskatu behar diegu proiektuei sozio-ekonomikoki agroekologiaren ikuspegia zaintzeko?
  • Proiektu agroekologiko desberdinen ekarpenak mahaigaineratzea.
  • Bixita: Ortu Zabala proiektu kolektibora bixita (Oñati).

Metodologia

Metodologia parte hartzailea izango da, talde-dinamikekin eta alderdi praktikoa jorratuz.

Nori zuzendua

  • Agroekologian murgildu nahi duen ororentzat.
  • Prozesu eta proiektu agroekologikoetan parte hartzen dabilena eta alderdi sozio-ekonomikoan sakondu nahi duenarentzat.
  • Agroekologiaren eremuan ahalduntze indibidual zein kolektiboan jarraitu nahi duenarentzat.

Egitaraua

2016-07-14

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Agroekologiaren dimentsioak aipatzea eta dimentsio sozioekonomikoan sakontzea

10:00-11:00

Talde dinamika: Zer eskatu behar diegu proiektuei sozio-ekonomikoki agroekologiaren ikuspegia zaintzeko?

11:00-11:30

Kafea

11:30-13:00

Proiektu agroekologiko desberdinen ekarpenak mahaigaineratzea

13:00-14:30

Bazkaria

14:30-17:00

Bixita: Ortu Zabala proiektu kolektiboa (Oñati)

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Matrikularen barne bazkari arina eta arratsaldeko bisitarako autobusa sartzen da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, ikastaroak, agroekologia, merkaturatzea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.