Udako Ikastaroak :: Soziologia

Kartzela eta Euskal Gatazka birpentsatzen. Subjektu feminista baten norabidean.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko uztailaren 3a

Euskal Gatazkaren inguruko diskurtsoak ugariak dira azken aldian, Gatazka amaitu gabe dagoen momentu honetan, konponbideaz, bakeaz, normalizazioaz hitz egiten da: politikan, unibertsitatean eta baita kalean ere. Guk ere ekarpena egin nahi dugu bide honetan, gatazkaren eta gatazken inguruko hausnarketak bultzatuz. Kartzelari begirada berri bat emanez, gertatutakoaren errelato feminista egin nahian.

Antolatzaileak:

  • Ohiana Barrios – Jaiki Hadi-ko partaidea, Psikologoa
  • Oier Azkarraga – Herri Mugimenduko kidea, Gizarte Psikologoa @betihesean

 

Hemen jaso dira ikastaroko hitzaldiak eta talde-hausnarketak:

  • Oihana Etxebarrieta eta Arantza Santesteban - bideoa
  • Oier Azkarraga - bideoa
  • Leire Barberena - bideoa
  • Mari Luz Esteban - bideoa

Ikusi ikastaroaren laburpen bideoa: Kartzela eta Euskal Gatazka birpentsatzen.

Irakasleak

  • Oier Azkarraga Grajales

    Herri Mugimenduko kidea, Gizarte Psikologoa

    @betihesean

  • Leire Barberena Rota

    Gizarte lanean graduatua.

  • Oihana Barrios Salinas

    Jaiki Hadi-ko kidea eta Psikologoa.

  • Mari Luz Esteban Galarza

    Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn eta Mugimendu Feministako partaidea. UEUkidea.

  • Oihana Etxebarrieta Legrand

    Kazetaria. Bilgune Feministako kidea eta ikerlaria (espetxea eta bikote harremanez ikertzen dihardu).

    @betaurrekomorea

  • Xuban Intxausti Intxausti

    Ikusentzunezko komunikazioan eta antzerkian aritua.

    "In Dialogue" dokumentalaren zuzendaria.

    Donostia 2016ko Europa Transit proiektuaren zuzendaria.

  • Arantza Santesteban Perez

    Historialaria eta Zinema Dokumentalean diplomatua. Mugimendu feministako kidea eta preso ohia.

Helburuak

  • Euskal Gatazka eta Kartzelaren inguruko hausnarketa kolektiboa egitea.
  • Gatazkan parte hartu duten gorputzen inguruko hausnarketa egitea.
  • Subjektu feminista baten inguruko hausnarketa egitea.

Edukiak

  • Kartzela, presoen eta senideen inguruko hausnarketa.
  • Gatazkaren inguruko hausnarketa feminista.

Metodologia

Gatazkaren baitan egon diren errealitate ezberdinetatik abiatuta, hausnarketa kolektiboa bultzatu nahi da.

Nori zuzendua

Gatazka bizi, pairatu duen pertsona oro, Euskal Herritar oro, Konponbidearen norabideaz hausnartu nahi duen oro.

Egitaraua

2016-07-14

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Sarrera eta Ongi Etorria

  • Oihana Barrios Salinas
  • Oier Azkarraga Grajales
09:30-11:00

Borroka imaginarioen irakurketa feminista.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Gizontasuna eta Kartzela.

  • Oier Azkarraga Grajales
13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-17:00

Espetxeko irteera genero perspektibatik begiratuz.

  • Leire Barberena Rota

2016-07-15

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Gorputza eta emozioak tailerra.

  • Oihana Barrios Salinas
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Gatazkaren gorpuztasuna: emozioen teoriatik hurbilpena.

13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-16:30

Munduko adibideak produktu kulturalen bitartez.

16:30-17:00

Itxiera.

  • Oihana Barrios Salinas
  • Oier Azkarraga Grajales

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2016ko ekainaren 20ko ebazpena).Homologazio kodea: 1668348021Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, ikastaroak, feminismoa, kartzela, gatazka, subjektua, tortura, gizona

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.