Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Arkitektura
Azken aldian bolo-bolo dabilen gaia da arkitektura, espazio publikoa, haurtzaroa edota gaztaroa nahastean dituena. Eta ez dira gutxi honen inguruan lanean dabiltzan pertsona edo taldeak, eta aurrera daramatzaten ekimen eta egitasmoak. Izan ere, hezkuntza espazialak pedagogian eskaintzen dituen aukerak nabarmenak dira.
Oraintsuarte eta oraindik ere alor askotan, umeak eragile hartzaile bezala hartu izan dira, irizpiderik edo erabakiak hartzeko gaitasunik izango ez balute bezala. Nekez garatuko dute gaitasun hau, tresnarik ematen ez bazaie horretarako. Eta esan bezala, badira hainbat talde umeekin tresna hauek maila desberdinetan lantzen.
Lan honek dakartzan onurak, bai beraien norbanako garapenean, bai herritarrengan bere osotasunean, zalantzarik gabe gizarte orekatu eta barneratzaile baten bidean jartzen gaituzte. Ikastaroan, haur eta gazteekin alor ezberdinetan lantzen ari diren ekimenak ezagutu ahal izango ditugu, bai eta hauetan zelako metodologiak garatzen diren ere; eta egiten denetik abiatuta, esparru honetan egiteke dagoen bideari buruz hitz egiteko eztabaida-leku aproposa izango da.
Humanitateak eta enpresan Lizentziatua (MU), Parte-hartzea eta komunitate garapena Masterra (EHU) eta Design Thinking Aditu tituluduna (IED). Ttipi Studio eta Wikitokiko kidea.
Arkitektoa. IEB-UDL-IBN Bioeraikuntza Masterra, EKIANeko kide. UEUkidea. UEUko Arkitektura sailburua.
Arte Ederretan lizentziatua. Kraftkovia
Arkitektoa. Arkitente. Zaramari Hiri Ekologia.
Arkitektoa. UPV/EHUko irakaslea. Kraftkovia
Magisteritzan diblomatua. Irakaslea. UEUko pedagogia Sailburua.
Portu, Ubide eta Bide Ingeniaria, Ingurumenean espezialista. Urak Bide Taldea
Arkitektoa. Agroekologian Unibertsitate Espezialista. UEUkidea. Aldiri Arkitektura Eta Abar aldizkariko erredakzio kontseiluko kidea.
Arkitektoa. Lurralde Kudeaketa eta Antolamenduan Unibertsitatea Espezialista (UPV/EHU). UEUkidea, UEUko Arkitektura sailburua.
Arkitektoa. ARI arkitektura
Arkitektoa. IVAPeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskola Masterra. Urak Bide Taldea
Ikastaro honetan erabiliko den metodologia teoriko praktikoa izango da. Egun bakoitzean gai nagusi bat landuko da. Lehenengo egunean, hezkuntza eta pedagogiaren inguruan arituko gara. Horretarako, honetan lanean dabiltzan zenbait pertsona eta talde (arkitektoak) ekarriko ditugu, beraien esperientziak konpartitzera. Hezkuntza sisteman ardurak dituen irakasle bat ere izango dugu bere ikuspuntua ematen, eta guztion artean mahai-ingurua egingo dugu, egiten denari buruz hitz egiteko, egiteke dagoenari buruz, ditugun erronkak,…
Bigarren egunean umeak parte-hartze prozesuetan integratzen dituzten zenbait talde ekarriko ditugu, beraien esperientzia konpartitzera, beraien lan metodologiak ezagutzeko…
Ume eta gazteekin lan egiteko interesa duten arkitektoak edo arte munduko profesionalak, pedagogoak, hezitzaile eta irakasleak, udaletako teknikariak. Oro har, gaian interesa daukan edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Ikastaroaren aurkezpena. Arkitektura eta umeen hezkuntza gaiari sarrera. |
|
09:30-10:15 |
Arkitektura hezkuntza sisteman barneratzeak ematen dituen aukerak. |
|
10:15-11:30 |
Hezkuntza sistematik kanpo, arkitektura eta artean haurren formakuntza: ibilbide bat, saiakuntza bat, ondorio batzuk. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-12:15 |
Haurrak, arkitektura eta jasangarritasuna: umeekin bioerakuntza irizpideekin eraikitzen. |
|
12:15-13:00 |
Umeen esku-hartzea espazio publikoan: TxikiARK kolektiboaren ekimen ezberdinak. |
|
13:00-15:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:00-15:45 |
Ekimen berritzaileen integrazioa hezkuntza sisteman. |
|
15:45-17:00 |
Mahai-ingurua / Solasaldia.
Ikusi hemen Teo Arkitekturari egindako erreportajea. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Aurkezpena. Umeen integrazioa parte-hartze prozesuetan: gaiari sarrera. |
|
09:30-10:15 |
Diseinu kolaboratiboa eta sorkuntza kolektiboa eskolako patioen eraldaketan: Elkartoki. |
|
10:15-11:00 |
Umeen integrazioa hirigintzako parte-hartze prozesuetan. |
|
12:15-13:30 |
Mahai-ingurua / Solasaldia.
|
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2016ko ekainaren 20ko ebazpena).Homologazio kodea: 1668348017Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: