Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Arkitektura

Hazi, eraiki, hezi: arkitektura eta hezkuntza espaziala, haur eta gazteen garapenean.

  • Hasiera-data: 2016(e)ko uztailaren 13a
  • Amaiera-data: 2016(e)ko uztailaren 14a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/markeskua-jauregia-eibar-1/
  • Ordutegia: Asteazkena eta osteguna. asteazkena 9:00-13:00/15:00-17:00 eta osteguna 9:00-13:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko uztailaren 3a

Azken aldian bolo-bolo dabilen gaia da arkitektura, espazio publikoa, haurtzaroa edota gaztaroa nahastean dituena. Eta ez dira gutxi honen inguruan lanean dabiltzan pertsona edo taldeak, eta aurrera daramatzaten ekimen eta egitasmoak. Izan ere, hezkuntza espazialak pedagogian eskaintzen dituen aukerak nabarmenak dira.

Oraintsuarte eta oraindik ere alor askotan, umeak eragile hartzaile bezala hartu izan dira, irizpiderik edo erabakiak hartzeko gaitasunik izango ez balute bezala. Nekez garatuko dute gaitasun hau, tresnarik ematen ez bazaie horretarako. Eta esan bezala, badira hainbat talde umeekin tresna hauek maila desberdinetan lantzen.

Lan honek dakartzan onurak, bai beraien norbanako garapenean, bai herritarrengan bere osotasunean, zalantzarik gabe gizarte orekatu eta barneratzaile baten bidean jartzen gaituzte. Ikastaroan, haur eta gazteekin alor ezberdinetan lantzen ari diren ekimenak ezagutu ahal izango ditugu, bai eta hauetan zelako metodologiak garatzen diren ere; eta egiten denetik abiatuta, esparru honetan egiteke dagoen bideari buruz hitz egiteko eztabaida-leku aproposa izango da.

Irakasleak

Helburuak

  • Ume, gazte eta arkitekturaren inguruan Euskal Herrian egiten ari den lana ezagutaraztea.
  • Umeekin lan egiten duten taldeen metodologiak ezagutzea.
  • Umeak parte-hartze prozesuetan integratzeko tresnak zeintzuk diren ezagutzea.

Edukiak

  • Arkitektura ume eta gazteen hezkuntzan gaur egun
  • Umeen formakuntza arte eta arkitekturan hezkuntza sistematik at
  • Umeak nola bideratu jasangarritasunaren harira
  • Umeak nola integratu maila ezberdinetako parte-hartze prozesuetan: bai espazioen diseinuan, bai espazio publikoaren esku-hartzean, bai hirigintza plangintzetan.

Metodologia

Ikastaro honetan erabiliko den metodologia teoriko praktikoa izango da. Egun bakoitzean gai nagusi bat landuko da. Lehenengo egunean, hezkuntza eta pedagogiaren inguruan arituko gara. Horretarako, honetan lanean dabiltzan zenbait pertsona eta talde (arkitektoak) ekarriko ditugu, beraien esperientziak konpartitzera. Hezkuntza sisteman ardurak dituen irakasle bat ere izango dugu bere ikuspuntua ematen, eta guztion artean mahai-ingurua egingo dugu, egiten denari buruz hitz egiteko, egiteke dagoenari buruz, ditugun erronkak,…

Bigarren egunean umeak parte-hartze prozesuetan integratzen dituzten zenbait talde ekarriko ditugu, beraien esperientzia konpartitzera, beraien lan metodologiak ezagutzeko…

Nori zuzendua

Ume eta gazteekin lan egiteko interesa duten arkitektoak edo arte munduko profesionalak, pedagogoak, hezitzaile eta irakasleak, udaletako teknikariak. Oro har, gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2016-07-13

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Ikastaroaren aurkezpena. Arkitektura eta umeen hezkuntza gaiari sarrera.

09:30-10:15

Arkitektura hezkuntza sisteman barneratzeak ematen dituen aukerak.

10:15-11:30

Hezkuntza sistematik kanpo, arkitektura eta artean haurren formakuntza: ibilbide bat, saiakuntza bat, ondorio batzuk.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:15

Haurrak, arkitektura eta jasangarritasuna: umeekin bioerakuntza irizpideekin eraikitzen.

12:15-13:00

Umeen esku-hartzea espazio publikoan: TxikiARK kolektiboaren ekimen ezberdinak.

13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-15:45

Ekimen berritzaileen integrazioa hezkuntza sisteman.

  • Gorka Egia Arregi
15:45-17:00

Mahai-ingurua / Solasaldia.

  • Arkitente,
  • Kraftkovia,
  • Ari Arkitektura,
  • Teo Arkitektura,
  • Gorka Egia.

Ikusi hemen Teo Arkitekturari egindako erreportajea.

2016-07-14

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Aurkezpena. Umeen integrazioa parte-hartze prozesuetan: gaiari sarrera.

09:30-10:15

Diseinu kolaboratiboa eta sorkuntza kolektiboa  eskolako patioen eraldaketan: Elkartoki.

10:15-11:00

Umeen integrazioa hirigintzako parte-hartze prozesuetan.

12:15-13:30

Mahai-ingurua / Solasaldia.

  • Ttipi Studio,
  • Urak Bide Taldea,
  • PH+ Herritarren Hirigintza.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2016ko ekainaren 20ko ebazpena).Homologazio kodea: 1668348017Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.