Udako Ikastaroak :: Hezkuntza

Irakaskuntzarako bideoak: gidalerroak eta tresnak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko uztailaren 3a

Bideoz emandako azalpena Irakaskuntzan ohiko tresna bilakatu da. Irudia, ahotsa eta testua elkarrekin eskaintzen ditu eta tutorial laburretarako oso egokia da. On line edota MOOC ikastaroetan erabiltzen dira gehien, baina ez horietan bakarrik, informazioa era errazean emateko bidea baita bideoa.

Ikastaro honetan bideoak sortzeko gidalerroak emango dira, eta bideoak sortzeko software libreak eskaintzen dituen tresna ahaltsuak ezagutaraziko ditugu. Ahaltsuak izanagatik erabilerrazak diren tresnak, hain zuzen ere. Eta aplikazio horiekin bideoak sortzeko behar diren urrats guztiak ikusiko dira: ikastaroa bukatzerako, norberak sortutako bideoa edukiko du ikasleak.

ikusi hemen ikastaroaren aurkezpen bideoa: Amaia Arroyo eta Joseba Makazaga, Irakaskuntzarako bideoak.

Irakasleak

  • Amaia Arroyo Sagasta

    Hezkuntzan eta Komunikazioan doktorea. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria. UEUko kidea.

  • Joseba Makazaga Odria

    UEUko kidea eta UPV/EHUko informatika fakultateko Konputazio Zientzia eta Adimen artifiziala saileko irakaslea

Helburuak

  • Bideoaren helburuaren araberako edukiak eta ezaugarriak hautatzea.
  • Bideoa sortzeko behar diren aplikazioak ezagutzea.
  • Bideoa sortzeko eta editatzeko urrats guztiak ezagutzea.

Edukiak

1. Gidalerroak: edukiaren araberakoak (zer, zertarako eta zeinentzat) eta formaren araberakoakk (edukia, iraupena, efektuak...).

2. Bideoaren osagaiak: irudia, ahotsa, te​stua, azpitituluak.

3. Urratsak eta horretarako aplikazioak:

  • Aurkezpena (beamer, libreoffice impress, inkscape­svg...)
  • Arbel digitala (​Xournal​)
  • Pantailan azaldutakoaren grabazioa (​kazam​, recordmydesktop...)
  • Ahotsaren grabazioa (​kazam​, ​ Audacity​)
  • Bideo ediziorako aplikazioa​ (​Kdenlive​, ​Openshot​)

Metodologia

Gidalerroak azalduko dira, eta ondoren aplikazioen aurkezpena egingo da. Helburua norberak bere bideoa sortzea denez, aplikazioak erabili beharko dira prozesua burutzeko. Amaieran, egindakoa baloratuko da errubrika baten bitartez, gidalerroetan landutakoa betetzen duen ala ez ikusteko.

Nori zuzendua

Bideoak sortu behar dituen irakasleentzako ikastaroa da, baina irakaskuntzatik kanpo ere bideo asko sortzen dira: produktu jakinen funtzionamendua erakusteko demoak, salerosketarako bideoak... horrelako beharrak eduki ditzakeen edonork ere parte har dezake ikastaro honetan. Dena den, gidalerroak hezkuntzara bideratuta egongo dira, eta horixe da benetako helburua.

Egitaraua

2016-07-13

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Bideoak sortzeko gidalerroak.

11:00-13:00

Bideoak sortzeko urratsak.

15:00-17:00

Hainbat aplikazioren aurkezpena.

2016-07-14

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-13:00

Aplikazioak erabiliz norberaren bideoa sortu eta editatu.

15:00-17:00

Bideoen aurkezpena eta balorazioa.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikasleek bideoa sortu behar dutenez, bideoan aurkeztu nahi duten materiala eramatea komeni da: pdf aurkezpena, bideokamerarekin grabatutako zerbait, irudiak...

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2016ko ekainaren 20ko ebazpena).Homologazio kodea: 1668348018Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, ikastaroak, tutorialak, bideo tutorialak, hezkuntza, ikus entzunezkoak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.