Udako Ikastaroak :: Kazetaritza, Komunikazioa

Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko uztailaren 3a

Azken urteetan euskarazko zientziaren komunikazioan, dibulgazioan, hainbat proposamen eta egitasmo interesgarri egin dira. Asko egin bada ere, oraindik badira ahuleziak eta hobetzeko abagunea badago. Esperientziak partekatzeko, ideia berriak plazaratzeko, gure mugetaz gogoeta egiteko eta jende berria zientzia komunikatzera bultzatzeko ikastaro-topagune hau antolatu dugu.

Ikastaroan zientzia-hitzaldiak eta zientziaren komunikazioari buruzko hitzaldiak egongo dira. Horietan ikuspuntu desberdinak emango dira: unibertsitatean lan egiten duten ikertzaile zein irakasleak, kazetaritzara hurbildu diren zientzialariak edo zientziara hurbildu diren kazetariak ditugu hizlari, haien esperientziak ezagutzeko eta partekatzeko.

Ikusi hemen ikastaroak sarean izan duen ibilbidea storify bidez: #ZientziazaleTopa

Ikastaro hau UPV/EHUrekin elkarlanean antolatu da.

 

Antolatzaileak:

  1. Josu Lopez-Gazpio (Tolosa, 1987). Kimikan lizentziatua (2010), kimikan doktorea (2014) eta dibulgatzailea prentsa idatzian eta irratian. EHUko Kimika Aplikatua Saileko irakaslea. UEUko kidea. @Josu_lg
  2. Koldo Garcia Etxebarria (Basauri, 1982). Biologian lizentziatua (2005), genetikan doktorea (2010) eta dibulgatzailea. Lanabes bioinformatikoak erabilita galdera biologikoak aztertu ditu ugaztun eta gizakion gaixotasunekin lotuak. UEUko kidea. @koldotxu

Ikusi hemen ikastaroaren inguruan Josu Lopez-Gazpiori egindako elkarrizketa: Zientziaren dibulgazioaz.

Hizlariak:

  1. Jon Zarate Sesma. Farmazian doktorea da. Egun, EHUko Euskararen arloko errektoreordea eta Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko irakaslea da. Zientziaren euskarazko dibulgazioaren kudeaketan lan egiteko aukera izan du. @JonZarateSesma.
  2. Ana Galarraga Aiestaran. Zientzia-komunikatzailea Elhuyarren. Publiko helduari, gazteei zein haurrei zientzia gerturatzen aritzen da, gizarte informatua eta kritikoa helburu. @Anagalarraga1.
  3. Juan Ignacio Pérez Iglesias. Biologian doktorea, Fisiologiako Katedraduna EHUn. Animalien Fisiologiako irakalsea Zientzia eta Teknologia Fakultatean. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako koordinatzailea. @Uhandrea
  4.  Gotzone Barandika Argoitia, Kimikan lizentziatua eta Fisikan doktorea, EHUko Kimika Ez-organikoa Saileko irakaslea. Zientzia dibulgatzen du prentsan, irratian, hitzaldietan eta webean.
  5. Jon M. Matxain. Kimikan doktorea da. Egun, EHUko Kimika Teorikoko Taldean Ikertzaile da, eta DIPCko asoziatua. Zientzia dibulgatzen du prentsan, irratian eta blog baten bidez. @TxoniMatxain
  6. Uxune Martinez, Soziologian lizentziatua da. Giza baliabideen kudeaketan eta enpresa komunikazioan espezializatua eta egun, zabalkunde zientifikorako arduraduna da Euskampus Furndazioan. UEUko kidea. @UxuneM
  7. Asier Vallejo Ruiz. Kimikan doktorea da. Egun, UPV/EHUko Kimika Analitikoa Saileko irakaslea da, Farmazia Fakultatean. Ekaia aldizkariaren zuzendaria. Ekaiako twitterra:@ehu_ekaia
  8. Amaia Portugal Gonzalez, Radio Vitoriako kazetaria da, eta kolaboratzailea EHUko Zientzia Kaieran. Irutxuloko Hitzan, Elhuyar Fundazioan eta Gaindegian aritutakoa da, eta zientziaren ataleko kolaboratzailea izan da Berrian. @amaiaportugal
  9. Guillermo Roa Zubia. Kimikan doktorea. Zientzia-komunikatzailea Elhuyarren. Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean Euskadi Irratian ematen den Norteko Ferrokarrila saioaren gidaria. Norteko Ferrokarrilaren twitterra: @NortekoF
  10. Mª Jesus Aranzabe, Euskal Filologian doktorea da. Egun, UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazio Saileko irakaslea da eta euskararen erabilera berezituari buruzko eta zientzia arloko komunikazioari buruzko eskolak ematen ditu Kimikako Graduan. Halaber, UPV/EHUko IXA ikerketa-taldeko partaidea da eta UEUko kidea.
  11.  Juanma Gallego, zientzia, ingurumena eta ondarean espezialdutako freelance kazetaria da. Berria egunkarian igandeetako zientzia orrialdeaz arduratzen da. Erakunde eta hedabide askorekin kolaboratu du: Euskadi Irratia, One Magazine, Efe Agentzia, Elhuyar Fundazioa, Neiker-Tecnalia, Esglobal, Actualidad RT, La aventura de la Historia.... @juanmagallego

Irakasleak

Helburuak

  • Zientzia-dibulgaziorako estrategiak lantzea eta esperientziak partekatzea.
  • Ikertzaile, dibulgatzaile, zientzia-kazetari eta zientziazale euskaldunen arteko sarea trinkotzea.
  • Dibulgatzaile lanetan hasi nahi dutenei baliabideak eskaintzea.
  • Euskarazko dibulgazioan ari garenon topagunea izatea.

Edukiak

Ikastaroan zientziaren komunikazioa arlo ezberdinetan eta leku ezberdinetatik lantzen dituzten hizlariak izango ditugunez, ez dugu bakarrik zientziaren dibulgazioaren garrantzia nabarmenduko, baita ere zeintzu baliabide dauden eskuragarri eta norberaren esperientzietan oinarrituta dibulgazioan aritzeko aholkuak jasoko ditugu ere. Gainera, ikastaro hau baliatuta, euskarazko dibulgazioaren inguruan hausnartzeko abagunea izango dugu ere.

Metodologia

Zientziari edota zientzia-dibulgazioari buruzko hitzaldi laburrak eskainiko dira, arlo desberdinetako ikertzaile eta kazetarien eskutik.

Dibulgazio-testuak sortzeko gomendioak eta aholkuak emango dira, ikuspuntu desberdinetatik. Eztabaidak bultzatzeko eta ikastaroko parte-hartzeaileekin elkarrekintza sustatzeko, ikastaroaren amaieran hizlarien mahai ingurua egongo da.

Nori zuzendua

Ikertzaileak, zientzia-kazetariak, irakasleak, zientzia edo kazetaritza ikasleak, zientziazaleak (zientzia dibulgatzen dutenak edo dibulgazioan hasteko grina dutenak).

Egitaraua

2016-07-11

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Hasiera-hitzaldia: Katedrala eraikitzen.

09:30-10:15

Euskaraz zientzia-dibulgatzeko azpiegiturak: UPV/EHUren ekarpena.

10:15-11:00

Zientzia gizarteratzen, lurrez, itsasoz eta airez, betaurreko moreekin.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:00

Ekaia, zientzia euskaraz dibulgatzeko aukera.

  • Asier Vallejo Ruiz
12:00-12:40

Kazetarion ardura zientziaren dibulgazioan.

12:40-13:20

Dibulgaziozko testuak idazteko estrategiak.

  • Maria Jesus Aranzabe Urruzola
13:20-14:00

Elkar ulertzera kondenatuak.

2016-07-12

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Zergatik ez nuen dibulgatzen? (Eta orain dibulgazioaren astun bat naizen)

09:30-10:15

Zientziaz betetako hitzak.

10:15-11:00

Zientziaren dibulgazioak badu harrobia.

11:00-11:20

Atsedena.

11:20-12:00

Zelan identifika daitezke dibulgazio-gai interesgarriak?

12:00-12:40

Nola kontatu zientzia publiko desberdinari?

12:40-13:20

Kultura zientifikoaren hartzaileak.

  • Juan Ignacio Pérez Iglesias. Euskal Herriko Unibertsitatea. @Uhandrea
13:20-14:00

Mahai-ingurua eta eztabaida.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2016ko ekainaren 20ko ebazpena).Homologazio kodea: 1668348016Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:%80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

Eibar, ikastaroak, komunikazioa, kazetaritza, dibulgazioa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.